Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso munduan eman dedana
ez da izandu arrotza,
nere lagunei laguntasuna
emateko ez naiz lotsa,
nere maiteai emango diot
barru-barrutik bihotza,
ni baino zerbait gaztego denai
esperientziaren hotsa,
ta gurasoei ni horrenbeste
zaindu izanaren poza. (bis)
Hartzeko berriz norbaitengandik
igual bere maitasuna,
bertsolaritzan Egañagandik
dadukan zorroztasuna,
giro berean Muruak
dadukan goxotasuna,
eta gainuntzen gure bizitza
gertatzen da hain astuna,
neri're aukerak faltatzen zaizkit
denoi faltatzen zaiguna. (bis)
Lehen sentipenak hartuko nitun
nere aman bularrian,
hark esan zitun lehen hitz goxoak
gorde nitun belarrian,
gero hazi ta nere bidea
hiri haundian larrian,
eta geroztik nere kaxara
hortxe nabil egurrian,
ta ematea behintzat nahi nuke
hartu izan dedan neurrian. (bis)