Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Luis Otamendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Aia Eta Mugako Herrien Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1988. Aia)
Actuación
1988-06-04 Aia Sariketa
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Otamendi, Luis
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok urtetan eIkarri hitzik egin gabe egon ondoren, elkarren adiskide zarete berriz.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Luis Otamendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Alkarri hitzik egin gabe hor
gauak eta egunak,
ez dakit gero kasketa hortan
nola geran gu jardunak,
era horretan sufritutzen du
batere bihotzik dunak,
gaizki esanak barkatu eta
izan gaitezen lagunak.
Lodisaletxe-II
Gure hasarre maltzur hori (e)re
nolabait pasia han da,
egia esan zure ta nere
kalte bizikoa zan da,
gure arteko borroka hori
alde batera joan da,
egia esan hasarretzeko
motibo(r)ik ez genduan da.
Otamendi
Gauza gutxikin jarri ginan gu
ai laguna hasarrera,
ez dakit nola helduak ginan
horren bide okerreja,
gaur biok ere pasatuakin
ederki damutzen gera,
betiko lagun izan gaitezen
biok hemendik aurrera.
Loidisaletxe II
Lenago etsai gogorrak ginan
gure esku eta larruz,
baina halako temarik ez zan
gure bihoiz eta barruz,
motibo gabe jardunak ginan
hamaika alditan marruz,
zer izango ta tartean zeuden
kristau gaiztoaren erruz.
Otamendi
Gauza hutsakin haserre latzak
sarri oi dira etorri,
eta guri (e)re tarteko batek
egun baten zigun jarri,
aurrerantzean ez kaso egin
aizu!, giza kaxkar horri,
gure Jainkuak hala nahi du ta
beti lagundu alkarri.
Loidisaletxe Il
Gure artean era hortako
istilurikan ez dago,
hasarre era eskandaloak
horra, ba, orain akabo,
zure aurrean aurkitutzen naiz
inoiz baino alaiago,
ta zure laguntza estimatzen det
sekulan baino gehiago.
Otamendi
Nik aitortzen det hutsegiten bat
neuk e(re) izango nuela,
baina ezin zan urte luzetan
jauna igaro horrela,
oker guziak barkatzen ditut
ezer ez halitz bezela,
ta agintzen dizut hil arteraino
lagun izango naizela.
Loidisaletxe II
Lurperatuta utziaz gure
istilu era zarata,
mundu honetan deskuidatzen da
ez dakit zeribat erata,
nola hasarre egon zurekin
mutil jator bar zerata,
azken batean guztiok ama
baten umeak gerata.