Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia
Conductor/a
Telleria, Millan
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek elkar asko ezagutzen omen duzue. Beraz, tenta ezazue elkar.

Descripción

Melodia
Anai-arrebak hementxe nator
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Ez dakit, bada, gauza onikan
atera leiken hontatik,
elkar tentatzen hasi beharra
hasieratik bertatik.
Berak behin hala aitortu zidan,
ez zeukan arrazoi faltik,
bertsolaritzan gailendu zala (bis)
neska izateagatik.

Lujanbio:
Pixkat lagundu izango zidan
baina ez det esan hala.
Irazuk, berriz, egin duena
hankasartze mundiala.
Gauza guzitaz hitz egiten du
asko baleki bezala;
zerbaitegatik deitzen diote (bis)
Larraulgo intelektuala.

Irazu:
Gazteengandik nahiz ta urruti
egon leiken zirrosia,
ama birjina ez da izaten
neska itxurako guzia.
Patxara eta lasaitasuna
bata bestian josia;
gibela ere ederra baino (bis)
pixkat ikuitzen hasia.

Lujanbio:
Detalleetan sartu baino lehen
egin nahi dizut galdera:
hogei urtekin baserritikan
alde egin zendun kalera,
ta hain zuzen ere Hernaniraino
okupa etxe batera;
hogeita laukin bueltatu al zera (bis)
amatxoren gonapera?

Irazu:
Lehenago're maiz ibiltzen nintzan
amatxon aldamenetik,
han osatua egoten bainaiz
aterpe ta jatenetik.
Txaskarrilua Maialenena
kontatu behar azkenik:
kristoren pila ligatzen omen du (bis)
Bilbora joan zenetik.

Lujanbio:
Hemen farolak botatzia da
ezer'e baino hobia;
Bilboko kontu kontatzen beti
ibiltzen det umoria.
Ba al dakizute Irazuk zertan
daukan abilidadia?
Semaforuak saltzea da (bis)
bere espezialidadia.