Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Maia, Jon
Paia, Fredi
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz.

Descripción

Melodia
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Benetan gauza bitxia dugu
Jaurlaritza honen plana:
ahal dan modura Españarekin
indartu nahi harremana.
Baina pentsatzen jarri ezkero
zerta datoz guregana?
Guk Espainian beharrik gabe
egiten baitugu lana.


F. Paia:

Historikoki España izan da
heriotz bonbardaketa
gure hizkuntza debekatu ta
gu geu zapaltzeko beta.
Lehendakaria kanpaina horri
jarri eiozu arreta
España behar izate hutsa
ezbeharra litzake-ta!


J. Maia:

Bere arazoak tapatzeko du
bizirik gure problema
hemendik behera dagon krisia
ta bizi-itxaropena.
Guk Españarik ez dugu behar
ez ote da nabarmena?
Ta ez ote da España bera
gure beharra duena?


I. Elortza:

Espainiaren gorazarrea
Euskadiren izenean
deituagatik gu ezin jausi
Jaurlaritzaren menean.
Basque Country gara eta Basque State
izango gara azkenean
ta “I need Spain” esango dugu
han turista garenean.


A. Egaña:

Imajinatu Iturriaga
Avila aldean tira!
Lizaso berriz Guadalajaran
erdi mexikar guztira
ta Mañukorta Zaragozara
han Moncayori begira.
Kanpaina hori eginez gero
eurak damutuko dira.


F. Paia:

Eta ni ere Caños de Mecan
bertso-saiotan jarduna
gure Egañak Jerezen egin
lezake saio txukuna
baina beharra ta turismoa
da bereiztu behar duguna.
Españangatik behar duguna
soilik da askatasuna.


J. Maia:

Patxi Lopezen zin egitean
Gernikan Guardia Zibila
eguraldian mapan sartu da
ia Ceuta ta Melilla...
Kultur beharrik badu Españak
neregatik joan dadila
bere kulturan ikonoa den
Belen Estebanen bila.


I. Elortza:

Hartu ezkero Jaurlaritzaren
eskariak daukan ganga
torerotara joango ginake
ta Bisbalekin parranda.
Tentagarria da oso baina
nahiago egia esanda
Lagan bainu bat hartu ta Aste
Nausian bokata janda.