Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila pasatu bederatzirehun eta han da seigarren urtea] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila pasatu bederatzirehun eta han da seigarren urtea] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Milla pasatu bederatzireun da
a[u ]da seigarren urtea
dama bateri pensatutzendet
berso berriac jartzia
mingañas dabil oso leyala
biotza trampas betia
nere nobia izan dalaco
badaucat naico caltia.
2
Ni nais Francisco Mendizabal ta
ori Maria Arámburu
gure escontza nola galdudan
jendeac jaquin bear du
tratamentu au cerratu sala
bi urte ta erdi inguru
motivo gabe despeida emandit
eguia esan nai badu.
3
Ceraingo errian jayo[-aziak]
bioc guerade lengusu
egun batean esposatzeco
berac eguin ciran mandatu
orduan ala conforme jarri
orain atzera damutu
parienteac amparatzeco
alaja ederra saude zu.
4
Nescacha orren edadea da
ogueitalau edo bost urte
malecia trampa badauca
sorguin gustiac aimbeste
isquetan ere poliqui daqui
iñor engañatu arte
esagututzen es da errasa
ner[i] c[o]sta zait bastante.
5
Beste batequin tratatzen suan
Maria orrec lenago
arrec despeida eman cion da
bueltan nere gana guero
esaten cira[n] ["]Francisco zutas
oso gustaturic nago["]
embusteria basan orduan
orain mundatua dago.
6
Orren orduco etorreria
nic esnuen artu gaisqui
er[a]nsun nion ["]Maria es du
itz orrec gaisqui mereci
olaco lanac charapuerian
es ditugu biar asi
guraso aren borondatea
jaquin des[a]gun lembici["].
7
Guraso aquin egondu sala
ning[a]na etorri baño len
oso gustora seudela arenac
neriac [ala] baceuden
erromeritic erromerira
asi bear sala lembai len
bici modua ateratzeco
idea onean cebillen.
8
Andican laister asi guiñaden
erromerian eta festan
Cegamatican Aranzazura
aiscorri menditic bueltan
iji eta aja farra eguiñas
nere contura jan da eran
Jaun cerucoac jusga gaitzala
pertsona fiñac cein diran.
9
Cegamatican Segura bueltan
Ceraiñen eta Mutillun
bi urte ontan erromeri bat
apenas utz eguin degun
orren gustoac esin cumplitus
or ibilli nais gau ta égun
orain graciac eman bear[ ]ta
c[o]peta jartzen dit illun.
10
Erromeritic echeracuan
amaica bider e[s]ana
["]sure ganaco amorioa
ondo sartu da nigana
esposatuta pasa biagu
bici modu bat bicaña["]
oyec [e]saten ari sanian
mostu banio mingaña.
11
Gure despeida polita isan da
publicatu beardet dena
tratamentua borratu sala
Aitac lembici ordena
orren ondoren es ibi[l]tzeko
alabac berria urrena
isilic ecin egon liteque
sentimenturic duena.
12
Orain beste bat topatu omend[u]
ni bañan obeagua
Trinidadea osatu du ta
seguro dauca cerua
sure buruan seculan esta
faltaco aice berua
contus jocatu aiteque motel
es baldin bayas eroa.
13
Nescacha orren oficioa
principalena labrantza
ori astean[,] jayean berris
choraqueri eta dantza
artaldeaquin or ibiltzenda
ijua eta charanza
juicioan sartu nai badu
naico urtiac yadausca.
14
Ogueita iru urtean neri
pasa sais[q]uidan casuac
aterramentu onic seculan
estu persona gaistoac
orregatican atera ditut
imprentan letra batzuac
amar centimo balio dute
Maria trampan bersuac.
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila pasatu bederatzirehun eta han da seigarren urtea] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Mila pasatu bederatzi ehun
hau da seigarren urtia
dama bateri pentsatutzen det
bertso berriak jartzia
mingainaz dabil oso leiala
bihotza tranpaz betia
nire nobia izan dalako
badaukat nahiko kaltia.
2
Ni naiz Francisco Mendizabal ta
hori Maria Aranburu
gure ezkontza nola galdu dan
jendeak jakin behar du
tratamendu hau zerratu zala
bi urte ta erdi inguru
motibo gabe despeida eman dit
egia esan nahi badu.
3
Zeraingo herrian jaio haziak
biok gerade lehengusu
egun batean esposatzeko
berak egin ziran mandatu
orduan hala konforme jarri
orain atzera damutu
parienteak anparatzeko
alaja ederra zaude zu.
4
Neskatxa horren edadea da
hogeitalau edo bost urte
malezia tranpa badauka
sorgin guztiak hainbeste
hizketan ere poliki daki
inor engainatu arte
ezagututzen ez da erraza
neri kosta zait bastante.
5
Beste batekin tratatzen zuan
Maria horrek lehenago
harrek despeida eman zion da
bueltan neregana gero
esaten ziran Francisco zutaz
oso gustaturik nago
enbusteria bazan orduan
orain mudatua dago.
6
Horren orduko etorreria
nik ez nuen hartu gaizki
erantzun nion Maria ez du
hitz horrek gaizki merezi
holako lanak txarapuerian
ez ditugu bihar hasi
guraso haren borondatea
jakin dezagun lehenbizi.
7
Gurasoakin egondu zela
ninguna etorri baino lehen
oso gustora zeudela harenak
neriak hola bazenden
erromeritik erromerira
hasi behar zala lehen bait lehen
bizimodua ateratzeko
idea onean zebilen.
8
Handikan laster hasi ginaden
erromerian eta festan
Zegamatik Arantzazura
Aizkorri menditik bueltan
iji eta aja farrea eginaz
nire kontura jan ta eran
Jaun zerukoak juzga gaitzala
pertsona finak zein diran.
9
Zegamadean Segura bueltan
Zerainen eta Mutilun
bi urte hontan erromeri bat
apenas huts egin degun
horren gustoak ezin konplituz
hor ibili naiz gau ta egun
orain graziak eman behar ta
kopeta jartzen dit ilun.
10
Erromeritik etxerakuan
hamaika bider esana
zureganako amorioa
ondo sartu da nigana
esposatuta pasa bihagu
bizimodu bat bikaina
hoiek esaten ari zanian
moztu banio mingaina.
11
Gure despeida polita izan da
publikatu behar det dena
tratamendua borratu zala
Aitak lehenbizi ordena
horren ondoren ez ibiltzeko
alabak berria hurrena
isilik ezin egon liteke
sentimendurik duena.
12
Orain beste bat topatu omen du
ni bainan hobeagua
Trinidadea osatu du ta
seguru dauka zerua
zure buruan sekulan ezta
faltako haize berua
kontuz jokatu haiteke motel
ez baldin baiaz erua.
13
Neskatxa horren ofizioa
printzipalena labrantza
hori astean, jaiean berriz
txorakeri eta dantza
artaldeakin hor ibiltzen da
ijua eta txarantza
juizioan sartu nahi badu
nahiko urtiak ia dauzka.
14
Hogei ta hiru urtean neri
pasa zaizkidan kasuak
atarramendu onik sekulan
eztu pertsona gaiztuak
horregatikan atera ditut
inprentan letra batzuak
hamar zentimo balio dute
Maria tranpan bertsuak.
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila pasatu bederatzirehun eta han da seigarren urtea] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000338.tif |
