Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertso berriak neskazar batek bere buruari jarriak [Bertsoa] / Joxepa Antoni

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Joxepa Antoni (Donostia)

Descripción

Título
Bertso berriak neskazar batek bere buruari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriyak neska zar batek bere burubari jarriyak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertsuak jarri dikat nere buruari
Firma
Ez dakar izenik, eta bertsotan Donostiako Joxepa Antoniren aipatu arren, neskazarrei buruzko irrizko betsoak izanik, gizon batek jarritakoak direla ematen du
Fecha
1900-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Bertso-papera

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Datos de publicación

Imprenta / Editorial
Macazaga

Bertso berriak neskazar batek bere buruari jarriak [Bertsoa] / Joxepa Antoni

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Betsuak jarri diskat
nere buruari
nere buruari
nai gabea badaukat
barrenan ugari
mutil gustokorikan
ez dalako agiri
ez dalako agiri

Berrogei eta sei urte
einzaizkit pasatu
einzaizkit pasatu
eta azala berriz
piska bat simurtu
neskazartuko ote naizen
egin naiz bildurtu
egin naiz bildurtu

Oraindiokan ez nago
mirabe baldana
mirabe baldana
kupirarikan gabe
egiten det lana
ez da gaizki izango
ni artzen naubena
ni artzen naubena

Gasteriz ikasinuan
plantxan eta josten
plantxan eta josten
onela sayatuta
dirua sobratzen
senartxo bat besterikan
ez det deseatzen
ez det deseatzen

Lenago senargayak
ugari baziran
ugari baziran
gau ta egun jai ta aste
beti nere jiran
oraiñ ez dakit ayek
nora juaten diran
nora juaten diran

Gazterikan banituzte
nik zazpi nobiyo
nik zazpi nobiyo
batekin ere ez nintzan
eskontzeko fiyo
orain damututziak
ez digu baliyo
ez digu baliyo

Eta zazpriak ziran
ondraduak oso
ondraduak oso
nerekiñ eskontzeko
zeuden animoso
iru begi bakar ta
beste lau jiboso
beste lau jiboso

Neskatxa ederra nagola
iruritutzenzat
iruritutzenzat
zazpi arrobat ta erdi
badaduskat beintzat
ai zer berogarriya
mutil zar batentzat
mutil zar batentzat

Mutil zarrikan ez bada
betor alarguna
betor alarguna
ez da errex egiten
gustoko fortuna
nola baitere nai nuke
oyerako laguna
oyerako laguna

Amar mila peseta
badaukat dotia
badaukat dotia
beste bost mila berriz
etxeko partia
ni artutzen naubenak
ai zer suertia
ai zer suertia

Artzerikan ez nuke nai
gaisto ta nagirik
gaisto ta nagirik
eta ain gutxi berriz
moskor ta ordirik
txarra izatekotan obe det
bizitzia bakarrik
bizitzia bakarrik

Iñork jakiñ nai badu
nungua naizen ni
nungua naizen ni
egia esatia
beti da komeni
Donostiñ jayo ta asia
Joxepa Antoni
Joxepa Antoni

Bertso berriak neskazar batek bere buruari jarriak [Bertsoa] / Joxepa Antoni

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000479.tif

xdz5_btx_000479.tif

Documento