Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertso berriak [Bertso berriak gauza zaharrekin esan nahi ditut gaur hemen] [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa

Descripción

Título
Bertso berriak [Bertso berriak gauza zaharrekin esan nahi ditut gaur hemen]
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertso berriak gauza zarrakin esan nai ditut gaur emen
Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Bertso-papera
Descripción física
1 orri (plastifikatuta)

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Datos de publicación

Imprenta / Editorial
Iñaki Deunaren Irarkola

Bertso berriak [Bertso berriak gauza zaharrekin esan nahi ditut gaur hemen] [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso berriak gauza zarrakin
esan nai ditut gaur emen,
gure asaben lege zindoak
orain jakin ditzazuten.
Arerioen zitalkeriak
nolaz oinpetu gaituzten,
gure Aberria maite-maitea
zergatik gaixo dagoen.
Azkatu eta ikus dezagun
euskaldun danok lenbailen!

Ez dira oraindik eunka urteak
guztiz bete ta osatu
Euzkadi zarren eskubideak
zizkigutela ondatu.
Bergara errian Espartero'kin
Maroto zain besarkatu;
orduan bertan gure oitura
eginziguten oinpetu,
ez aurrez aurre, gezurrarekin,
gure Fueruak lapurtu.

Guda ura arte zorionean
bizi zan Euskalerria,
Naparra bere buru nagusi
Gipuzko bere jabia.
Araba ere azkatu eta
berdin bizi zan Bizkaia,
Laburdi eta Zubero'n jabe
badago orain Prantzia
lentxogo arte egiten zuten
euskaldunen elkartia.

Abenda, izkuntza eta odolez
berdiñak gu izanian
ez degu oldozten zergatik gauden
bi laterrien menpian.
Bidasoz aruntz anai batzuek
daude Prantzien azpian,
emen gu berriz Españia'ko
kateak jaso eziñian.
¡Euskaldun danok kate oietxek
ausi ditzagun batian!

Españia'ko alper guziak
gure izardi, odolakin,
langile onak geralakoan
bizi nai dutela jakin.
Bagoika urre, egindakoak
gure izardiarekin,
urtero beti ortxen damazte
parre ta izakarekin,
¡aspertu gera ainbeste urtean
alper mantentzearekin!

Jaungoikoaren maitetasuna,
gure jabe ongarria
kendu nai digute gure barrutik
fede gogoangarria.
Asabagandik jaso deguan
sinismen goragarria
biotzetikan kendu baño len
izango da egun larria
bestela esan dezakeguke
il dala Euskalerria.

Gure euskera maitekor zarra
il nairik gogor dabiltza
bañan alare ez dute ilko
egundo gure izkuntza.
Bere ustetan errex dago ta
gurean berriz da gaitza
eusker xamurrez ez mintzatzetan
naiago degu galdu itza,
ta bear bada beragatikan
emango degu bizitza.

Erri txikiak, txiki dalako,
ez dugu bizitza galdutzen
abena, oiturak, baldin baditu
biotz barrutik maitatzen.
Urtetan lotuta bada ere
ez dago zala azkatzen
kateak lepotikan zintzilik
baditu orian ibiltzen,
azkatu eta zorionean
saia gaitean ipintzen.

Nere bertsoak bukatu baño
lendik daukat oldoztuta
deadar bizi bat egitea
indar guziak batuta.
¡Gora euskera gure izkuntza!
bere erriak maite du-ta
¡Gora Jaungoiko ta Lege-zarrak!
biotzetik maitatuta
eta azkenian bulartsu, gogor
¡¡¡Gora Euzkadi azkatuta!!!

Bertso berriak [Bertso berriak gauza zaharrekin esan nahi ditut gaur hemen] [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso berriak gauza zaharrakin
esan nahi ditut gaur hemen,
gure asaben lege zindoak
orain jakin ditzazuten.
Arerioen zitalkeriak
nolaz oinpetu gaituzten,
gure Aberria maite-maitea
zergatik gaixo dagoen.
Askatu eta ikus dezagun
euskaldun danok lehenbailehen!

Ez dira oraindik ehunka urteak
guztiz bete eta osatu
Euzkadi zaharren eskubideak
zizkigutela hondatu.
Bergara herrian Esparterokin
Maroto zain besarkatu;
orduan bertan gure ohitura
egin ziguten oinpetu,
ez aurrez aurre, gezurrarekin,
gure Fueruak lapurtu.

Guda hura arte zorionean
bizi zan Euskalerria,
Naparra bere buru nagusi
Gipuzko bere jabia.
Araba ere askatu eta
berdin bizi zan Bizkaia,
Laburdi eta Zuberon jabe
badago orain Prantzia
lehentxogo arte egiten zuten
euskaldunen elkartia.

Abenda, hizkuntza eta odolez
berdinak gu izanian
ez degu oldozten zergatik gauden
bi laterrien menpian.
Bidasoz haruntz anai batzuek
daude Prantzien azpian,
hemen gu berriz Espaniako
kateak jaso ezinian.
¡Euskaldun danok kate hoietxek
hausi ditzagun batian!

Espaniako alper guziak
gure izardi, odolakin,
langile onak geralakoan
bizi nahi dutela jakin.
Bagoika urre, egindakoak
gure izardiarekin,
urtero beti hortxen damazte
parre ta izakarekin,
¡aspertu gera hainbeste urtean
alper mantentzearekin!

Jaungoikoaren maitetasuna,
gure jabe ongarria
kendu nahi digute gure barrutik
fede gogoangarria.
Asabagandik jaso deguan
sinismen goragarria
bihotzetikan kendu baino lehen
izango da egun larria
bestela esan dezakeguke
hil dala Euskalerria.

Gure euskera maitekor zaharra
hil nahirik gogor dabiltza
bainan hala ere ez dute hilko
egundo gure hizkuntza.
Bere ustetan errex dago ta
gurean berriz da gaitza
euskera xamurrez ez mintzatzetan
nahiago degu galdu hitza,
ta behar bada beragatikan
emango degu bizitza.

Herri txikiak, txiki dalako,
ez dugu bizitza galdutzen
abena, ohiturak, baldin baditu
bihotz barrutik maitatzen.
Urtetan lotuta bada ere
ez dago zaila askatzen
kateak lepotikan zintzilik
baditu orian ibiltzen,
askatu eta zorionean
saia gaitean ipintzen.

Nere bertsoak bukatu baino
lehendik daukat oldoztuta
deiadar bizi bat egitea
indar guziak batuta.
¡Gora euskera gure hizkuntza!
bere herriak maite du-ta
¡Gora Jaungoiko ta Lege-zarrak!
bihotzetik maitatuta
eta azkenian bulartsu, gogor
¡¡¡Gora Euzkadi askatuta!!!

Bertso berriak [Bertso berriak gauza zaharrekin esan nahi ditut gaur hemen] [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000469.tif

xdz5_btx_000469.tif

Documento