Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Desterrurat yuan gogo duten herritarrei, gure azken kantua [Bertsoa]
Desterrurat yuan gogo duten herritarrei, gure azken kantua [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1895-11-23
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Cantabriako seme herrian itchiki;
Atzetarat gateaz miletan urriki;
Ez bedi beraz nihor urrunegi heda,
Yaio lekhua baino hoberik guti da.
Gogoa deusek ez du urrun arinduren,
Aita-amak ez dire nihoiz ikhusiren;
Achkiden berri guti luzean aituren;
Hiltzen badire enkas, ezkilak ez yoren.
Uda alderat lurra liliz estaltzean,
Goiz arratsen freskura aldizka sortzean,
Herria ez ikhusiz bere baratzean,
Eskas baten asiki bethi bihotzean,
Urrungo erresuman herriz orhoitzea,
Denboraren luzean arima zaurtzea,
Eta ezin ezezta haren arantzea
Gizon bihotz dutenen bethi gurutzea.
Lokharri minak ditu gure sorlekhuak,
Nor nahi arrailatzen hark egin oihuak,
Edozein oihanetan ditezen sorthuak,
Gizonek maiteago herri inguruak.
Aita beharren premu, zenbat laborari
Bizi direnak yosiz hekin etcholari!
Yainkoak eman baitu beharren etcheri,
Hainbertze arraizia nola tronuari.
Koblariek erran dute, bethi bizitzeko
ULIZEk zuelarik agintza zeruko,
Hauta eman zuela bere "Ithakeko,"
Izan gabe segura nihoiz ikhusteko.
Herrirarentzat dire biziak ematen,
Gerletako nekheak gogotik yasaiten,
Errege achkideak sekulakotz uzten,
Aitzindariak urrun gorthetik egoiten.
Zenbat gizon herritan gora aiphatuak.
Yainko batzuen pare bethi maitatuak,
Zaindu dituztelakotz bere sor-lekhuak,
Dichiadura handiz etsaiek hestuak!
Erromak ez ahanzten izanik DECIO,
Fabien arrazari besta egin dio;
Herriko ohorea deusek ez balio;
Esker gabek diote bethikotz adio.
Herri preziatua, aita-amen lurra,
Mendiek ez askiren harroken bulharra
Kondenatzeko bethi hazi duian haurra,
Uzten badi bethikotz hitan den tresora.
Sor-lekhuko oihana lekhoinak ez uzten;
Bere gerlen ondoan han loa egiten;
Mendez mende nihori khoroa emaiten,
Mehe ala aisian errege egoiten.
Pirenen bi aldetan Eskualduna sorthu,
Berrogoi mende hautan handik ez higatu
Aitak utzi larreak bethi zaindu ditu,
Mendiak bezen sendo, deusik ez airatu.
Ez da ez oraino hil Eskualdun odola;
Badaki mendietan handi izan dela;
Oinen peko alkhia aitekin duela;
Haren haurren artean bastartik ez dela.
Behar handi zenbaitez urrunerat gana,
Han bazaio ethortzen hiltzeko orena,
Herria du gogorat saltatzen ziaona,
Han ezin ehortziaz minik handiena.
Ez da odolik behar bihotz batzuetan:
Herria kausten dute toki guzietan;
Aita-amak ahanzten edozoin sasitan;
Achkideak egiten berdin kaskoinetan.
Dugun bethi ohora Eskualdun herria,
Dugun bethi aitentzat izan itchikia;
Ez da baliosago Parisko hiria:
Hemen ehortzi zauku arbaso guzia.
Desterrurat yuan gogo duten herritarrei, gure azken kantua [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1895-11-23
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000590.jpg |
