Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Amari [Bertsoa] / Jose Maria Albizu
Amari [Bertsoa] / Jose Maria Albizu
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O, ama, ama! Zure seme denak
gaur emen datozkizu;
artu ditzazula gure esker onak
gugatik zuk asko egin baidezu.
O, ama, ama! Nuarben jaioa
bertan egiñ ziñan kristau;
ume umetatik elizako giroa
an arkitu zendun, egia da au.
O, ama, ama! Zu beti lanpean
aspertu gabe beiñere;
Zestu'ko udetxean, lan guzi artean
gaztetazun dena bai bota ere.
O, ama, ama! Egun pozgarria
gure ait'onarentzako;
Urrestillgo elizan biok uztarria
maitasun lotua alkarrentzako.
O, ama, ama! Artu zenduten
bat egiñik betirako;
gero frutuak etor zitezen
Jaungoikoren goralmenerako.
O, ama, ama! Azpeitira etorri
pakez ta apal bizitzeko;
egiñ ziñaten ta esker Jaunari
seme ugari izanaz mundu ontako.
O, ama, ama! Jaunari ziondun
seme guztiak eskeñi;
bera gurtutzen eten gabe jardun
oi ziñan zu, gogoz leialki.
O, ama, ama! Zenbat samiñetan
bizi izan ziñan beti;
oiñaze danai semeen onetan
leku emanaz gogoti.
O, ama, ama! Errukizko obretan
etzendun beiñe neurririk;
ixill laguntz ugari beartsuetan
emanda gelditzen ziñan poz pozik.
O, ama, ama! Bi gauz zenituzun
guztiz benetan berexi;
Olatz'ko Ama ta, Aldareko Jaun
zure biotzeko maitagarri.
O, ama, ama! Etzendun egunik
Jesus bixitatu gabe;
amabi ta erditan, ariñ ta ixillik
juanda otoitz leku zuk, aldare.
O, ama, ama! Larunbatero
agerturik Olatzera;
an Birgiñ Amari, eskeñi ezkero
gelditu era berrira.
O, ama, ama! Zu zeruan zaude
Kristo Erregegun ezkero;
egun artantxe egintzen sari orde
artu zendun Jauna zure pozkiro.
O, ama, ama! Zer dizun Jainkoak
itzegiten al diizu?
Bera ezagutzen lagundu bekoak
guk ere dezagun beti maitatu.
O, ama, ama! Zeruan tokia
denontzat egin ezazu;
datorrean au utzi erabakia
or bildu gaitezen gu ta, zu.
O, ama, ama! Azken eskaria
zu gure billa etorri;
egingo bai degu alegin guztia
eskuak betetzen; Alaxe bedi.
Amari [Bertsoa] / Jose Maria Albizu
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000410.jpg |