Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Kaliforniatik, Agur bat eskualduner [Bertsoa] / Joan Kruz Arrosagarai "Borddele II"
Kaliforniatik, Agur bat eskualduner [Bertsoa] / Joan Kruz Arrosagarai "Borddele II"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
—1—
Agur bat eskualduner, noa erraitera
Iratzar gaiten oro orai da denbora
Eskualdunen ixtoria doatzi emaitera
Ensega gaiten orai haren ikastera.
—2—
Berri noblia baitut izan Nebadatik
Lan hortan okupatzen den buruzagitik
Eskualdunen ixtoria segur oraikotik
Emanen daukutela ongi prestaturik.
—3—
Atsegin aundi batek piztu daut bihotza
Ikusiz heldu dela Eskualdun amentsa
Ixtoriain agertzia izain da baliosa
Bere lekian ezarriz Eskualdun arraza.
—4—
Eskualdunak aspaldi daude Amerikan
Kolunbus-ek lagunak zituen gutarikan
Zertako utzi behar egia gorderikan
Ixtoriak izatekotz justiziarikan.
—5—
Ixtorian agertzia da gauza prudenta
Egiak izkiriatu, gezurrik ez konta
Eskualdunen bizitza nekosa izan baita
Langile onest eta, kuraiaz puxanta.
—6—
Ezin ahantz ditazke Eskualdun zaharrak
Bizitza gogor hartan hek egin indarrak
Ardura bustirikan izerdiz bizkarrak
Lan ainitz egin eta irabazi txarrak.
—7—
Halere ba zauketen laneko bertute
Bizi moduarentzat beti borondate
Oraikuak hainbertze intresa ba ginte
Eskualdun ohidurak konserba litazke.
—8—
Gure Aitatto-etan har dezagun etsenplu
Heiek bezala beti, denborrak kunplitu
Gure obra guziak Jaunak kusiren tu
Heien araberara jujaturen gaitu.
—9—
Esker emaiten diot Doctor Douglass-eri
Bai eta haren lagun diren guzieri
Eskualdun ixtoria jalgi zaten garbi
Erakusteko zuzen ez dakiteneri.
—10—
Emeretzi ehun eta hiru-ogoi zortzi
Eskualdun gidarier dauzuet goraintzi
Hasi duzien lana dezazuen segi
Eskualdunen izena bizi dadin beti.
Kaliforniatik, Agur bat eskualduner [Bertsoa] / Joan Kruz Arrosagarai "Borddele II"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000410.jpg |