Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Agur pobre den guzia [Bertsoa] / Luzia Goñi Olias
Agur pobre den guzia [Bertsoa] / Luzia Goñi Olias
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1978-00-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Basaburua'n dago erri bat,
Ballean den txikiena;
an jaio nintzen, eta nai nuke
gora jaso bere izena.
Arraras'ko eliza sanduan
artu nuen Bataioa;
zazpi urtekin atera giñen
andik famili osoa.
Ango istoria explikatzeko
egiñen dut egiñala;
egia latza danek dakigu,
ez pentsa gezurra dala.
Irur abratsek erosi zuten
ain maite dudan erria:
diru bait dira, agur arbolak!
t'agur, pobre den guzia.
Olitxea'ko Silbestra izan zen
lenbiziko joan zena;
gero, Kristobal eta Martina'k
errota uzteko pena.
Gure aitari saldu zioten
Gartzaron'en terrenua;
al zun bezala, etxea egin
eta jaso zun burua.
Ara joan-eta, gu senideen
ametsa, etxe berria;
bi neska eta mutil bat giñen:
Luis, Loentxa ta Luzia.
Badela berrogei urtez geigo,
egin zuten etxe dena;
gerra-denboran, jarri zioten
«Judas-Benta» dun izena.
Aita genuen ferratzallea;
bazen arotz jakintsua;
Benito Goñi, bere anaia,
ori zen albaiterua.
«Gazolatz Benta»'n ama jaio zen,
eta berez Iaben'goa;
irurogei t'amairu urte ditu,
zenbait lan egindakoa.
Agur, deneri; eskerrik asko;
ni banijoa lanera;
zuen artean ni egonen naiz
ez pa'da galtzen euskera.
Gurea baita, gora dezagun
ain maite dugun euskara,
napar umeak -ikas dezaten-
bialtzen ikastolara.
Agur pobre den guzia [Bertsoa] / Luzia Goñi Olias
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1978-00-00
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001227.tif |