Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Kristobal Kolon, Amerikaren aitari! [Bertsoa] / Jean Pierre Goytino
Kristobal Kolon, Amerikaren aitari! [Bertsoa] / Jean Pierre Goytino
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1893-08-12
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskuinean mendiak, ezker itsasua,
Arroka bat oinetan, gainean zerua,
Kolon! zuri Eskuaraz kantatzera noa.
Othoi argui nezazu, ene Yaungoikoa!
Herriz-herri zabilan, bihotza galdua,
Yakinsunez "choroa" denetan deitua.
Eta zuri zor dugu, o guizon handia!
America guzia, mundu bat berria.
O zer edertasuna eta zer gloria!
Agur urrunetikan, agur, Espainia!
Orai bazaude ere navgabez asea
Zure fama zaharra da paregabea.
Ongui merechi dugu, Nazio noblea,
Munduko herri orok, agur eguitea.
Ez izanikan ere lehengo dirua
Ohorez bizi zare ingurikatua.
Enzuten dudalarik bagaren orrua,
Edo mendietako aizèen chistua,
Orhoitzen naiz, Kolon, Elizak diola
Eskualdun sainduekin, Zeruan zaudela.
Kristobal Kolon, Amerikaren aitari! [Bertsoa] / Jean Pierre Goytino
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1893-08-12
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000507.jpg |