Búsqueda general
Nueva búsqueda Canto improvisado: "Reggae (Toasting)" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5612
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Jon, lotan zaude, ametsetan. Urrunetik habanera doinuak entzuten dira, baina amets horrek amaiera txarra dauka. Zure ametsen amaiera, zati txarra, Andoni Egaña da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea izango zarete. Zuen arazo handiena izaten da hilaren bukaerara iristea, ekonomikoki estu zabiltzatelako banketxe baten hipoteka dela eta. Gaur, etxera gutun bat iritsi zaizue, hipoteka daukazuen bankuko gutuna; 2010 zoriontsua opa dizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Logelan zaudete biok, eta sumatu duzue erle bat dabilela bueltaka. Ez diozue kasu handirik egin, baina esnatu zaretenean, Unai ziztadaz beterik dago, eta Andonik ez du bat bera ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Andoni, gehiegi busti gabe eta poesia eginez, entzuleak liluratzen dakien bertsolari bat izango zara. Ministro, berriz, astakeriak esanda eta edozeini buruz hitz eginda, entzuleak lehertzen dituena. Defendatu ezazue bakoitzak bere jarrera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur bazetozen Uxue eta Andoni Baigorri aldetik honantz, eta Andonik zerbait esan nahi omen zion Uxueri, eta nahiko larri zegoen. "Aizan!" Andonik, eta "Zer duk?" Uxuek, eta Andoni isilik; handik pixka batera berriro "Aizan! Gauza bat esan behar dinat " Andonik, eta "Zer duk, esan ezak?" Uxuek, eta Andonik "Ba al dakin armairutik irtetera noala". Uxue, sorpresa eman al dizu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor, zu, umezurtza zinen. Kontua da bizitza ez zaizula batere txarto joan. Egia esan, gaur, aberatsa zara, oso aberatsa, lar aberatsa. Gaur, zure zerbitzari Sebastianek gizon hau ekarri dizu bulegora; zure anaia bikotxa dela dio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Ametsei buruz kantatzea nahi dut, zuek dituzuen ametsez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-01 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Barkatu, baina ez! Bertsolari izatea, ondo kantatzea, hemendik urtebetera denok elkartzea, dragoia... Ez, horiek ez dira nik pentsatzen nituen ametsak. Orain, esan egiatan zein diren zuen ametsak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
