Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona entrevistada: "Barinaga, Edu" Persona entrevistada: "Murua, Iñaki" Persona entrevistada: "Murua, Iñaki" Tipo: "prentsa" Año: "2014" Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tipo: Verso improvisado Año: 2002Concretar búsqueda
Resultados: 46
2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok garai batean elkarrekin askotan egoten zineten; pisu berean ere bizi izandakoak zarete orain dela lau-bost urte Gasteizen, baina bizimodua halakoa delako, hiru-lau aste badaramatzazue elkar ikusi gabe, eta, gaur, Jon Maiak telefonoa hartu eta Igorri deitu dio. Elizan sartu ziradenian I doinua hartu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uztapidek hamalau urte zituela gurasoek Arabara bidali omen zuten castellanoa ikas zezan. Lizaso aita izango da, eta Irazu semea. Aitak semeari zer ikasi behar duen proposatuko dio, eta ea semeak onartzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-04 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iñaki, urte askotan zehar lanean jardun duzun bakarlari euskalduna zara eta orain artean ez duzu famarik lortu. Iñigo, Rosa, Operación Triunfoko irabazlea zara eta 2 hilabetetan Euskal Herriko jende guztia zureganatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-08 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi lagun dira. Mendiluzek beti buruak esandakoa egiten du, beti arrazoia segitzen du eta buruak diktatzen diona egiten du beti. Sarriegik beti bihotzaren esanari jarraitzen dio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastianek txapelketa batean bertso baten bukaeran hala esaten zuen: "Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira". Jonek, Sebastianen puntua erabiliz bertso berriak egin zituen. Orain zuek izango zarete Xabier Agote eta Urko Mendiburu, orain gutxi Atlantikoa arraunean igaro duten bi aurraunlari horiek. Zuen ikuspuntua eta haiena diferentea izango da itsasoari buruz. Urko eta Xabierren ikuspuntua zein litzateke? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Joxe, etxeko aitona zaitugu. Gaur biloba jaioberriarekin utzi zaituzte bakarrik. Biloba negar ta negar ari da. Aitonak ez daki zer egin isil dadin, eta kantuan hasi zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Sustrai, Azkoitiko familia batean pasa behar duzu uztaila, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko. Etxe horretara sartu zara, eta Andoni etxeko aitonarekin egin duzu topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jexux, zu hamalau urteko mutil koskorra zaitugu. Andoni, berriz, zure ama. Gaur etxera joan zara, atea zabaldu eta edanda aurkitu duzu salan, eta hauxe esan dizu: " Ez esan ezer aitari". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-07 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Estitxu preso zaude eta kristalaz beste aldean Sustrai zure laguna duzu. Komunikatzeko telefonozko sistema darabilzue eta abisu bat jaso duzue bertatik: zuen arteko elkarrizketa bukatzera doa, minutu erdi bat falta da telefonoa mozteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-alabak zarete: Iñigo aita eta Iñaki alaba. Aita beti izan da drogen etsai amorratua. Baina orain, minbizia duzula-eta marihuana lortzeko eskatu diozu zeure alabari, kimioterapiak sortzen dizkizun atsekabeak arintzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen Perejil irla hartu duten marokoarretako bat izango zara, eta Sustrai berriro irla hori erreskatatzera joan den legionarioa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-31 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok jaso dituzue tratu txarrak etxean: Nerea orain dela urtebete ezkondu zen, eta dagoeneko banandu egin da. Ainhoak, berriz, hogeita hamabost urte daramatza egoera horretan, eta senarrarekin segitzen du oraindik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, Maialen zure alaba poz-pozik ibili da aste osoan gaur, Bilbon, Takolo, Pirritx eta Porrotx egongo zirelako, baina ez dakit nik zer pasatu den, eta ez dira etorriko. Hori jakin duenean, negar batean hasi zaizu Maialen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok andre-gizonak zarete. Unai arrantzalea da eta aste bi bakarrik geratzen zaizkizue elkarrekin egoteko. Sustrai andrea nahiko larri dabil, eta bizimodu hori uzteko sasoia dela pentsatzen du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa