Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Euskal Herriko Bertsolari Elkartea" Persona: Irazu Muñoa, Jexux MariConcretar búsqueda
Resultados: 1857
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-14 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joxek ganaduak labelean sartu zituen eta gaur Irazu ikuskatzaile edo ispektorearen bisita izan du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bart amets egin duk emakume hintzela eta blai eginda esnatu haiz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2005. urtea da; Donostiako belodromo berrituan hogei mila bertso entzule. Bukatzear dago Bertsolari Txapelketa Nagusia; une honetan ari da Andoni Egaña Irazuri txapela jartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu oporretan safari batean joan da eta Nahikari aurkitu du beltz ezpain-handi baten inguruan, su ondoan dantzan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu zareten bi elementu zarete. Zu, Jexus Mari, gauero lotarako hartzen duen pastilla. Unai, goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Irazu hasita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten urte bisiestoa da, eta jo dezagun gaur otsailak 29 dela. Gaueko hamabiak laurden gutxi dira. Erditze gelan egin duzue topo. Umea badatorrela sentitzen duzue, baina ez duzue egun honetan jaiotzerik nahi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Pedro jaiak ospatzen dituzue Asteasun, eta gaur hemen daukagu San Pedro bera: Sebastian. Jexux Mariren bizitza aztertzera etorri da, zeruan sartzeko aukerarik ba ote duen ikusteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ohartuko zineten gaur Andoni Egañaren lekuan Irazu etorri dela. Mikro batetik kantatu behar duzu Andoniren ordez etortzearen poza, eta bestetik Andoniren ordez etortzearen pena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi aita, baina adin desberdinetako semea daukazue. Gaur gauean ere lo gutxi egin duzue. Jexux Marik semea negarrez izan du eta hura kontsolatu ezinik pasatu du gau guztia; Andoni ere esnatuta egonda, semea parrandatik noiz etorriko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian, Nafarroako zenbait herritan gorabehera handiak sortu dira ikurrina dela eta. Herri batzuetako udaletan jar daiteke, beste batzuetan ez. Zuek zer iritzi duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
