Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Vital Kutxa" Persona: Irazu Muñoa, Jexux MariConcretar búsqueda
Resultados: 1857
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Anaiak zarete. Gurasoak kanpoan dira eta haien gelan sekretu bila hastea bururatu zaizue. Ea zer aurkitzen duzuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Pedro jaiak ospatzen dituzue Asteasun, eta gaur hemen daukagu San Pedro bera: Sebastian. Jexux Mariren bizitza aztertzera etorri da, zeruan sartzeko aukerarik ba ote duen ikusteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ohartuko zineten gaur Andoni Egañaren lekuan Irazu etorri dela. Mikro batetik kantatu behar duzu Andoniren ordez etortzearen poza, eta bestetik Andoniren ordez etortzearen pena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi aita, baina adin desberdinetako semea daukazue. Gaur gauean ere lo gutxi egin duzue. Jexux Marik semea negarrez izan du eta hura kontsolatu ezinik pasatu du gau guztia; Andoni ere esnatuta egonda, semea parrandatik noiz etorriko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi lagun zarete. Bakoitzak zuen bikotearekin utzi berri duzue. Zuk, Jexux Mari, uste duzu prest zaudela beste harreman bat hasteko. Zuk, Iker, denbora pasatzen utzi behar dela pentsatzen duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten urte bisiestoa da, eta jo dezagun gaur otsailak 29 dela. Gaueko hamabiak laurden gutxi dira. Erditze gelan egin duzue topo. Umea badatorrela sentitzen duzue, baina ez duzue egun honetan jaiotzerik nahi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kasu honetan, Lizaso, zahar etxe batean zauden agurea zara, eta Irazu, berriz, zahar etxe hortako erizaina edo enfermera. Sebastian agureak bere gelatik jo dio tinbrea enfermerari eta enfermera, joan da agurearen gelara zer behar duen esanez. Agureak zera erantzun dio: "Lagun bat behar dut". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-semiak zarai. Zuk, Maia amak, Saharako haur bat apadrinaiteko asmua duzu, hilero diru kantitate bat haurrari bialduz. Gaur, Irazuri, hamar urteko zure semiari, zure asmuen berri emon zatzu, asteroko pagatik erdixa bat kenduz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uztapidek hamalau urte zituela gurasoek Arabara bidali omen zuten castellanoa ikas zezan. Lizaso aita izango da, eta Irazu semea. Aitak semeari zer ikasi behar duen proposatuko dio, eta ea semeak onartzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue, Bergaran famatuak dira amodiozko gutunak eta horrelako kontu horiek, eta hauek biak neska berak jaso dituen bi gutun izango dira. Bata betiko amodiozko gutuna izango da, eta, bestea, e-maila edo korreo elektroniko bidez jaso duen amodiozko aitorpena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
