Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Arratia-Nerbioi" Persona: Alberdi, UxueConcretar búsqueda
Resultados: 929
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Ikusi duzue festetako giroa. Zuek garai batean beti etortzen zineten: manifan parte hartu, txosnetara joan... Baina gauzak anitz aldatu dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zortzi urteko haur bat zara. Urtea daramazu itsulapikoan edo eltzeitsuan dirua sartzen. Iritsi da txerritxoa apurtzeko garaia. Zertan erabiliko duzu dirua? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi farola zarete. Amaia, zure argitan mozkor bat dago bere buruari eutsi ezinda; eta Igorren argitan, berriz, prostituta bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
1. Puntua: Herri hontakoa zen / Uztapidena zena
2. Puntua: Zuek ote zarete / enborran ezpala?
3. Puntua: Egun osokoa zen / garai hartan plaza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Bartra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Esku artean duzu sinatu beharreko papera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan. Baina ezin nuen gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa