Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Baigorri" Lugar: ErrenteriaConcretar búsqueda
Resultados: 595
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-25 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok berrogeita hamar urteko bi gizon dibortziatu berri zarete. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro batean egin duzue topo, eta oraintxe bukatu da lehen klasea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-16 Errenteria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Gabon gaua duzu, eta mahaiaren inguruan bildu zarete urtero bezala familia giroan ospatzeko asmoz. Mahaiaren inguruan aulki huts bat jarri duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Oraindik zergatik jarraitu behar du borrokan euskaldunak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Norbaitek etxean garbiketa egin ondoren zaku berean elkartu zarete. Arkaitz Egunkariaren ale zaharra da. Jon, berriz, Berriaren ale bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Ekaitzaren ondoren / itsaso barea Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Urtebete pasa duzu belaontzi batean itsasoan zehar. Gaur kaira iritsi eta supermerkatu handi batera joatea erabaki duzu. Erabateko lasaitasuna, itsasoa eta txalupa izan dituzu azken urtean lagun. Orain jendetzarekin eta estresarekin egin duzu topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aste bat atzera jo eta Joxe, Retegi izango dugu, pilota partidan ipurmasaileko mina zuen hura eta Imanol, Titin. Partida jokatu eta biharamunean, Titinek Retegiri telefonoz deitu dio ipurmasaila nola ote duen kezkatuta. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure alaba ezkondu eta biharamunean haren logelara sartu zara. Ohe gainean eserita zaudela, zer datorkizu gogora? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Euskaldunok txuleta gehiegi jaten eta liburu gutxiegi irakurtzen omen dugu. Egia ote da? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Ia guriak egin du, badegu zeinek agindu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Xumai Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Biok lankideak zarete. Zuk, Xumai, gaur lanera iritsi zarenean larrosa bat topatu duzu zure mahaiaren gainean. Oharra irakurtzen hasi eta Iñakiren sinadura dakar. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
