Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Elgoibar" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5560
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Andoni, gehiegi busti gabe eta poesia eginez, entzuleak liluratzen dakien bertsolari bat izango zara. Ministro, berriz, astakeriak esanda eta edozeini buruz hitz eginda, entzuleak lehertzen dituena. Defendatu ezazue bakoitzak bere jarrera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Batek liburu batean idatzi omen zuen Añorga Donostia baino lehenagoa dela, eta añorgar batzuek sortu zutela Donostia, zuek hain zuzen ere; zuek zarete errudunak, Donostia sortu izanaren errudunak. Esperantza handia bai zerbait egiteko, baina ez zaizue dena espero bezala atera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Itsas bazterrean duzue etxea, eta zuen kezkak partekatuz etorri zarete Maulera; zuen eguneroko kezkak, Euskal Herriari buruzko kezkak, euskarari buruzko kezkak. Baina Maulerantz hurbildu ahala, zuen kezkak moldatuz, aldatuz, joan dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuetako batzuk gogoratuko zarete, Orion gertatua da. Orain urte batzuk, kultur teknikaririk eta horrelakorik ez zegoenean, festa antolatzaileak bi musika talde deitu zituen, egun berean, ordu berean, toki berean, kontzertua emateko. Hemen daude Egan eta Joselu Anaiak, plazan, beren trasteak deskargatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolaritzaren historiari buruzko antzezpena bukatuta, amaieran, hiru bertso hauek kantatu zituen Andoni Egañak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor Mendiluze izango da ertzaina. Ertzaina da eta beste gela bat dauka etxepe hortan alokairuan hartua. Aitor, zergatik uste duzu ertzain papera zuri tokatu zaizula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Peña liburu-saltzailea izango da. Ez dauka zerikusi zuzenik etxepekoekin, baina hor tartean sartu dugu. Peña, zergatik uste duzu zuri liburu-saltzaile papela tokatu zaizula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Kokaguneak hala iradokitzen zuen, eta Aritz tabernaria izango da. Etxepe hortan taberna bat bada, eta tabernari, Aritz Lopategi. Zergatik iruditzen zaizu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Oihane Enbeita izango da lehengo bikote horren alaba, etxeko alaba. Bere mutil-laguna ere etxepean du. Zergatik iruditzen zaizu zu hartu zaitugula etxeko alabaren parera egiteko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Denek badakite etxeko nagusiak etxea bota eta terrenoa saldu nahi lukeela. Hori arazo latz bihurtu da. Baina latzagoa da Oihanek, etxeko alabak, duen problema. Mikel Urdangarinen abesti goxoak entzunez, Mikelek jarritako giro zoragarrian, Mikelek sortu duen liluragatik, elkar gurutzatu dituzten begirada batzuengatik, konturatu da ez zaiola bene-benetan AEK-ko irakaslea gustatzen. Bene-benetan gustatzen zaiola ertzaina. Komuneko bakardadean bere barne gogoeta egingo du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gogoratzen al dozu umetan gurasoak emondako lehenengo ipurdikoa? Gogoratzen al dozu zeuk emondako lehenengo ipurdikoa? Eta bizitzak emon al dautsu ipurdikorik? Zeri edo nori emongo zeunkuxo gustura ipurdiko bat? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo dostazu berarentzako? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa