Búsqueda general
Nueva búsqueda Siglo: "XX" Lugar: DonostiaConcretar búsqueda
Resultados: 3867
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egun garai bateko errota zaharrak konpontzen edo zaharberritzen ari dira eta guk eguneroko ogia lasai jaten dugu, eguneroko ogia ziurtatuta daukagu; baina jakin nahi genuke zuen gazte garaian eguneroko ogia jateko nola konpontzen zineten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Mañukorta izango da etxepe hortako atezaina, porteroa, sarreran egoten dena. Mañu, zergatik uste duzu atezain papera zuri eman dizugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Imanol Lazkano izango da etxepe honetako nagusi jauna, etxepe honetako ugazaba. Bere inguruan ardaztuko da etxepe osoa. Eta Imanol, zergatik uste duzu etxeko nagusitzat zeu aukeratu zaitugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Unai AEK-ko irakaslea izango da, etxepe hortan gela bat alokairuan hartuta daukan AEK-ko irakaslea, eta Oihanerekin, etxeko alabarekin liatuta dago. Zergatik uste duzu zuri AEK-ko irakasle papera eman dizugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi euskaldun zarete. Zu, Igor, azken urteetan Londresen bizi zara. Euskal festa bat dala-eta Jon Maia joan da Londresera bertsotara. Izango duzu zer galdetua Euskal Herriari buruz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jon aita da, eta aurrekoan bere alaba bainatzen edo garbitzen ari zela, irratian gizonek beren alabei egindako basakeriez mintzo ziren. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa