Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: "bertsobatbatekoa" Persona: Soto, JulioConcretar búsqueda
Resultados: 1392
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek koadrillakoak zarete. Larunbat gauero inguruko herriren batean erromeria bada, bertan izaten zarete, zerbeza edan, dantza puska bat egin eta ahal dela ligoteo apur bat ere bai. Gaur ere irten zarete, bidean afaldu, zerbeza, dantza… Goizeko bostak dira eta Julioren kotxean etxerako bidea hartu duzue biok bakarrik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Tema propuesto: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Biriatu adibidetzat hartuta herri baten errealitatea irudikatzen saiatuko gara.
Sebastian Lizaso, eliza izanen zara. Herriko bereizgarri ederrenetakoa, baina azken urtean obratan dagoena. Julio Soto ikastola. Duela bi urte sortu arren emendaketa dela medio, lekurik gabe geratuko dena. Maialen Lujanbio igogailua. Herriko urteko akontezimendua.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, Bakea jatetxeko jabea zara (Biriatuko jatetxe dotore eta garestia). Soto onddoak biltzen ibili zara. Egun osoa pasatu duzu horretan. Bueltan, gosetuta, aurkitu duzun lehen ostatura sartu zara; hain zuzen, Bakea jatetxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-04-08 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-08 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan entzun dugu diruak ez duela zoriontasunik ematen, batez ere besteen poltsikoetan dagoenean. Orain, krisi garaian gauden honetan, zer uste duzu ematen eta kentzen duela diruak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-20 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nik jakin nahi izaten dut jendearen kezkak zein diren, eta orain zuen kezkak entzun nahi ditut, batik bat Julio gaztearen kezkak, gazte baten kezkak, eta Xebastian... Xebastianen kezkak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaztetan eta ez hain gaztetan ere konplexuak izaten ditugu gure irudi fisikoaz, izaeraz edo beste ezaugarriez. Zuk, Julio, ez diezu gauza horiei kasurik egiten; zuk, berriz, Uxue ezin dituzu ahaztu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa