Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: "1981" Persona: Goikoetxea, JosuConcretar búsqueda
Resultados: 563
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Matematikako klasean gaude orain eta ekuazio bat emango dizuet; eta zuek X eta Y zer diren esan beharko duzue. X+Y=Bakea. Zer dira X eta Y? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Krisialdia dago askoren ahotan, baserritarren ahotan, langileen ahotan, etxekoandreen ahotan, bulegarien ahotan... Hipotekak gora, prezioak gora. Zuek biok Gobernuak bidalitako bi propagandista zarete. Eta zuen egitekoa izango da hemen aurrean daukazuen jendea lasaitzea krisi berba aipatu barik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 8719600510 Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda besteei Tema propuesto: Zuk, Unai, atzekoen lehenengo maitasun aitortza imajinatuko duzu. Sustraik, berriz, lehenengo borroka fisikoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hementxe daukagu talaia batean eserita, itsasoari begira dagoen bikotea. Luzaro ibili dira elkarrekin, gehiegi agian. Une hau baketsua da, zoragarria. Peñagarikanok uste du Lizaso deklaratu egingo zaiola, baina Lizasok garbi dauka lagun bezala soilik nahi duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon bere neska-lagunarekin joan da hondartzara, eta belarrira goxo-goxo hasi zaio hizketan. Baina esaldi bakoitzaren ondoren "Buleria, buleria" entzuten du. Azkenean, kontzentrazioa galdu, musika entzuten den lekura joan eta hor ikusi du kotxean Unai bere neska-lagunarekin sexu jolasean. Jonek musika itzaltzeko eskatu dio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
