Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: "1989" Persona: Colina, SustraiConcretar búsqueda
Resultados: 2511
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin batera haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Argal ikusten zaitut / dotore-dotore Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Modeloak zarete Cibelesen. Sustrai kanporatu egin dute argalegi dagoelako; Xabik itzelezko arrakasta izan du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ume bat zara, zutik jartzen ez dakien ume bat. Eta eserita zu baino handiagoa den mundu bat ikusten duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Krisiarekin asko gabiltza bueltaka. Jendea kezkatuta dago, lehengora bueltatuko ote garen, ez garen. Zu zenbateraino kezkatzen zaitu krisiak?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
