Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: 2000 Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 156
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nor itsusiago izan lehiaketa batean zaudete. Azken finalera biak bakarrik iritsi zarete, eta zuen artean erabakiko da nor izango den irabazlea. Kanta itzazue zuen ezaugarri garrantzitsuenak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur, egun handia da zuen familian: aitona Joxe bertsolariak ehun urte bete ditu. Familiak bazkari bat egin du, eta beste oparien artean iloba Jonek berea ekarri dio: bertsotan hasi zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Koadro abstrakto baten aurrean zaudeten bi pertsona zarete: Asier koadro horren egilea da, eta Oihane, berriz, hamar minutu luzez begira dagoena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zer da hilekoarekin egotea zuen esperientziaren arabera? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Begiristain, urtetan aurrera soltero dagoen baserritarra zara. Ez duzu denborarik andregaia bilatzeko eta ezkontza agentzia batera joan zara. Agentziak neska hau, Peña, aurkeztu dizu. Oraintxe ikusi duzue elkar lehenbiziko aldiz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Joan da Lizaso bere kotxeagaz, eta nor topatuko bidean eta Andoni ertzaina kontrola jartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakin dudanez, Eliz Ama Santak historian zehar egindako okerrengatik barkamena eskatu behar omen dio munduari. Lagundu'iozue zuek zertan barkamena eskatu beharko lukeen, zuen ustez, Elizak historian zehar egin dituen okerrak gogora ekarriz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Jexux Mari, enpresa bateko gerentea zera eta Igor enkargatua, zure tailerrean behar-beharrezkoa dena. Atzo jaio zen Igorren lehenengo semetxoa eta haurra izan ondoren hartzen den baja berak hartu behar duela esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verso improvisado]Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu bertsolaria izango da eta Andoni honen jarraitzaile sutsua. Azpeitiko finala ikustera joan zen, eta ez dakigu zergatik, baina ondoeza egin eta erietxera eraman zuten Andoni. Gaur, Irazu bisitara joan zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian asko entzun dugu Kursk urpeko ontzi horren berri. Hil diren soldadu horien hiletetan zaudete. Zu, Estitxu, Putin zara eta zu Nahikari hildako baten alarguna. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
