Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Inaxi Etxabe

Datos personales

Nombre
Etxabe, Inaxi
Nacimiento
1933 Oikia + Oikia < Zumaia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2020 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
"Hamaika senideko familian gazteena da Iñaxi Etxabe Oliden andrea. Senideetako hiru, bera baino zaharragoak, jaio berritan hil ziren; laugarren bat, 36ko gerran. Beraz Iñaxik zazpi anai-arreba ezagutu ditu. Zumaiako auzo den Oikian jaio ziren denak, bi bizitzako Soutz baserrian. Iñaxi, 1933ko martxoaren 26an.
(...)
Kantatzea beti gustatu izan zaion emakumea izaki, elizan ere kantore, isildu gabe aritzen omen zen kantuan etxeko lanak egiterakoan. Eta behizain joaten zenean beti eramaten omen zuen patrikan aitak edo anaietakoren batek nondik-handik ekarritako bertso-paperen bat. Iñaxik kantatuz-kantatuz denak buruz ikasten omen zituen.
(...)
Josten aritzen ziren hiru-lau orduetan hitz egin, kantatu, errezatu eta dena egiteko aukera izaten zutela dio Iñaxik. Garai bateko liñariek bezalatsu, edo eta Josepa Antoni Aranberri Petrirena, Xenpelarren ilobak jostunkideekin bezalatsu, herri memoriak kantu gisa gorde izan dituen bertso jarrien errepertorioa behin eta berriro berritzen zuten. Juan Mari Lekuona zenak egiazko bertso-eskola eta transmisiogune izendatu izan zituen liñarien bilguneak. Liñaritza galdu zenarekin batera, galdua den usadioa egun.
(...)
Bertsolari izatea estimatua zen Soutsen eta Oikian. Emakume bertsolariarena beste kontu bat zen, ordea. Iñaxik dioenez emakumeak ez zeukan tabernetan eta bertsotan hasterik garai haietan. Bestela, laster egingo zen fama ederraren jabe! Hori mari-mutila hori! eta antzekoak laster gaineratuko zizkioten.
Horregatik tabernan eta ez zuen Iñaxik behin ere kantatu izan.
Jendaurreko lehen saioa San Frantziskoren hirugarren ordenakoen urteko lagunarteko bazkarian izan zen. Gero Arantzazun, gogo-jardunak egitera joan zenean. Bertako aldizkarian argitaratu zituen geroago bertso idatziak. Eta beti jirabira horretan gauzatu zen bere jarduna.

Plazan kantatzera iritsi zenerako bazituen urte batzuk. Oriora joan zenerako, esate baterako, ezkonduta zegoen. Baina ezkondu aurretik ere egin zuen saiorik."

Iturria eta informazio gehiago:
- Bidegileak bilduma: http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/47%20ETXABE.pdf ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Inaxia Etxabe, Oikiako bertsolaria IN "Bertsolari aldizkaria", 17 zkia., 1995 martxoa, 29-31 orr. https://www.bertsolari.eus/aldizkariak/emakumeak-plazara/

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Zarautz (1956) , Basarri eta beste batzuk bertan zirela.

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
"Arantzazuko Ama Birjina" (1951)
"Arantzazurako erromesei" (195?)