Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Jose Mari Gabilondo

Datos personales

Nombre
Gabilondo, Jose Mari
Nombre y apellidos completos
Gabilondo Iñarra, Jose Mari
Nacimiento
1938 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2007 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Txapelketa 1964 (Arrasate): Txapelduna.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1962 eta 1964: kanporaketa.
Antzuolako Bertsolari Txapelketa 1981 (Antzuola): Txapelduna

Datos biográficos

Biografía
Antzuolan (Gipuzkoa) Igeribarerrota baserrian jaio zen 1938ko maiatzaren 3an; Beheko Errota bezala ere ezagutzen dute antzuolarrek baserri hori. Igaribarerrotan bizi izan zen ezkondu eta Antzuolan, kalean, bizitzen jarri zen arte.

Berak sarritan esaten zuenez, 9 urte inguru zituela aitarekin joan zen Gorlako aterpetxearen inaugurazio ekitaldira. Bertan Basarri eta Uztapide entzun zituen bertsotan. Guztiz harrituta gelditu zen eta betirako lotu zitzaion bertsoari. Bere kabuz ikasi zuen bertsotan, jai giroan eta lagun artean beti.

Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Txapelketa irabazi zuen 1964an, Arrasaten. 1962 eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan hartu zuen parte, eta baita Herri Irratiak 1963an antolatutakoan ere. Halere, bere herria eta lagunarteko bertsolaria zen bere emaztearen hitzetan.

Joxe Mari Gabilondok jantzi zuen azkeneko Antzuolako Bertsolari Txapelketako txapela, 1981ean.

2007ko apirilaren 7an hil zen, gaixotasunez, hirurogeita hamar urte betetzeko hilabete esakasera. Azken egunera arte eutsi zion bere bertsotarako grinari: zendu baino hilabete eskas aurretik, gaixorik eta minez zegoela, ohetik altxatu eta bere azken bertsoak idatzi zituen.