Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Mariano Izeta

Datos personales

Nombre
Izeta, Mariano
Nombre y apellidos completos
Izeta Elizalde, Mariano
Nacimiento
1915 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Defunción
2001 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Seleccionador de temas
Dedicaciones
Juez
Promotor
Gai-jartzailea

Datos biográficos

Biografía
Federiko Izeta zarauztarraren eta Juana Elizalde elizondoarraren semea. Haurride zaharrena bera, zazpi neba-arreben artean zaharrena. Gabriela Goñi Olaetxea lekaroztarrarekin ezkondu eta bi alabaren izan zituzten.

Hamalau urte zituelarik eskola utzi eta aitarekin hasi zen lanean, erloju konpontzen (1930). Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) bazkidetu zen 18 urte bete bezain fite (1933-07-28). Elizondoko alkate (1957-58) izan zen frankismo aroan, eta Baztango Balleko Etxerako zinegotzia (EAJtik), Kultur saileko arduraduna, demokrazia aroko lehen legegintzan; Madrileko Gorteetarako hautagaien zerrendan sartu zuen Nafarroako EAJk 1982an, hau izan zelarik politikan izan zuen azken esku-hartze zuzena. Euskalzaletasuna, dantza, pilota eta bertsolaritza izan ziren bere zaletasunak; lan-orduz kanpo, euskara irakaskuntzan jardun zuen eskola nazionalean (1969-70), Elizondoko Gau Eskolan (1974-1977), eta Xorroxin Irratian esatari gisa.

Euskalzaletasuna zen Mariano Izetaren ezaugarri behinenekoa. Euskalzaletasunak erakarri zuen bertsolaritzara, eta antolatzaile, gai-jartzaile (Elizondon egindako bertso-saioetako antolatzaile eta Elizondo inguruko herrietan hainbat alditan izan zen gai-jartzaile) eta epaile lanak egin ditu. Gerra osteko Nafarroako bertsolaritzaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Idazle oparoa, eleberriak, ipuinak eta arikulu aunitz (Zeruko Argia, Herria eta Principe de Viana aldizkarietan eta Euskaldunon Egunkaria, Diario de Navarra, Deia eta Navarra Hoy egunkarietan) utzi dizkigu, Baztan edo eta euskal gaiei buruz beti ere.

Informazio gehiago:
Abril, Jon. "Bidegileak: Mariano Izeta (1915-2001)". Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2002. http://ttiki.com/340719

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Elizondon, 1962an (antolatzaile / gai-jartzaile)
1962an, Nafarroako Txapelketan (epaile)

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
"Baztango erranairuak", Euskara (1993)
"Baztango hiztegi ttipia", Euskara (1985)
Baztango hiztegia . Nafarroako Hizkiuntza Politikarako Zuzendaritza, Iru
Dirua galgarri. Auspoa, 13 (1962) (eleberria)
Nigarrez sortu nintzan. Kutxa (1982) (eleberria)
"Sorginak infernuko errekan", Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldai sariketan , Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (1985) (ipuina)
Argitaratugabeak eta azterlanak
ARISTORENA, P.J. Nafarroako Bertsolaritza, Nafarroako Gobernua (1992)
Batandarren Biltzarraren omenaldia (1983)
Club Deportivo Bazt
Elizondo herriaren omenaldia (1978)
Gipuzkoako Dantzari Elkartearen omenaldia (1983)
Lesaka herriaren omenaldia (1983)
Nafarroako Bertsolarien Lagunak Elkarteak (1991)
Xorroxin irratiaren omenaldia (1990)
XXIII.Bertsolari Eguna (1992-01-19) (Donostia, Victoria Eugenia antzokia) Teodoro Hernandorena eta Emile Larrerekin batera

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Sor lekua ; Bidasoako trena