Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Mikel Lersundi
Datos personales
- Nombre
- Lersundi, Mikel
- Nombre y apellidos completos
- Lersundi Ayestaran, Mikel
- Nacimiento
- 1971 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Juez
- Dedicaciones
-
Gai-jartzailea
Datos biográficos
- Biografía
- Aita bertsozale amorratua zuen eta bertsolaritzarekin izan zituen lehen harremanak hari esker izan ziren. Lehen harreman horien ondoren bere kabuz landu zuen bertsolaritza eta gaur egun Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolan dabil. Euskal Filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzalaritzan doktore da.
Hizkuntzalaritza Konputazionalean aditua eta 1998 urtetik Hizkuntzaren Prozesamenduan lan egiten duen IXA Taldeko kide da. Egun, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da UPV/EHUn, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Hurbilen dituen alorrak hauek dira: Semantika, Terminologia, Itzulpen Automatikoa eta Corpusgintza.
Oholtzan gai-jartzaile gisa hasi zen eta egun epaile lanetan ere aritzen da. 2010az geroztik Gipuzkoako Epaile Taldeko kide da. Epaile taldeko kide izan da 2011ko eta 2015eko Gipuzkoako Txapelketetan eta 2013ko Txapelketa Nagusian. Horrez gain, hainbat sariketatan hartu du parte epaile gisa: Xenpelar, Lizardi, Orixe, Eskolartekoak, Mikel Laboa, eta abar.
Comienzos en el bertsolarismo
- Lehen plaza
- Gai jartzen, Xenpelar saria 1994.