Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Xabier San Migel

Datos personales

Nombre
San Migel, Xabier
Nombre y apellidos completos
San Migel Zubieta, Javier
Nacimiento
1944 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza
Jarduerei buruzko azalpenak
Apotzagako bertsolari taldeko kidea.
Parte hartu duen sariketak:
Deba ibarraldeko saria (Arrasate): 1973
Xenpelar saria (Errenteria): 1975
Leintz Bailarako Bertso Txapelketa (Apotzaga): 1981; 1988; 1989

Bertso-eskola sortzaile eta irakasle:
Oñatiko Bertso Eskola: 1986-...

Datos biográficos

Biografía
Eskoriatzako (Gipuzkoa) Apotzaga auzoko Agane baserrian jaio zen 1944ko abuztuaren 29an. Oñatin (Gipuzkoa) bizi da.

Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea da. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.

Etxeko girotik eta lagunartetik datorkio bertsozaletasuna. 1960an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, jaioterrian, Eskoriatzan, lagunek bultzata. Apotzagako bertsolari taldea (bere anai Ixidro, Anjel eta Jose Luis, Maximo Letona, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), inguruko plazak eta lagunartea izan ditu jarduntoki batik bat, garaiko hainbat sariketetan parte hartu badu ere. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin.

Oñatiko bertso-eskolako sustatzaile eta irakaslea da da anaia Isidrorekin batera. 1986an hasi ziren eta 1998an oraindik langintza horretan ziarduten.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
1960, Eskoriatza