Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Felix Iñurrategi

Datos personales

Nombre
Iñurrategi, Felix
Nombre y apellidos completos
Iñurrategi Iriarte, Felix
Nacimiento
1967 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2000 Himalaia + Himalaia < Nepal

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1981 (finalista), 1982 (finalista), 1983 (finalista), 1984 (finalista) eta 1985 (txapeldun orde bat-batekoan eta aipamena idatzizkoan)
Gipuzkoako Bertsolari Kanporaketa: 1988
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 1987 (finalista) eta 1988
Pernando Amezketarra Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 1985 (Arrasate: Danel Goikolea eta Jon Iñaki Iartzelaiarekin)
Leniz bailarako bertso txapelketa (Apotzaga, Eskoriatza): 1984
Oñati eta Leintzko bertsolarien artekoa (Oñati): 1988
Artxanberri eta Patxi Errota saria (Zaldibia): 1983 eta 1987
Errexil saria (Urruña): 1984 eta 1988
Lizardi saria (Zarautz): 1983, 1984 eta 1985
Xenpelar saria (Errenteria): 1983, 1984, 1985 eta 1986
1996ko Bertso Egunean abestu zuen azkenekoz jendaurrean: Aitor eta Jon Sarasuaren "Ursus tibetanus" sortari erantzuteko berariaz jarritako bertsoak.

Datos biográficos

Biografía
Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1967ko apirilaren 1ean. Loramendi (Aretxabaleta) eta Almen (Eskoriatza) ikastoletan ikasi zuen batxilerra amaitu arte eta, gero, Nekazaritza gradua ikasi zuen Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Mendizale porrokatua, zaletasun horri lotu zitzaion bizitzako azken urtetan, eta munduko mendi garaienak igo zituen bere anaia Albertorekin batera.

Artean ume, zazpi urte zituela, sartu zen bertsolaritza munduan, eta bertsozaletu zen guztiz. Almen ikastolan Joanito Akizuk, Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek abiatu zuten bertso-eskola aitzindariko lehen taldeko kidea izan zen Iñaki, Jon eta Aitor Sarasua anaiak, Arantzazu Loidi, Jon Iñaki Izartzelaia, Luis Mari eta Jenaro Gabilondo anaiak, Danel Goikolea eta beste hainbatekin batera. Talde horrek egin zuen ibilbideari jarraitu zion: Almen ikastolako geletatik Apotzagako Hauzo Etxe elkarteko bertso-eskolara, jendaurrera ohitzeko bertso zaharrak kantatuz herriz herriko ibilia gero, eta, azkenik, bat-baterako jauzia Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Ez zen asko nabarmendu bere bertso ibilian. Zaletasuna eta gogoa izan arren, berak esana da "ez zuela lortu nahi zituen gauzak adierazteko ahalmenik". Halere, garaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan, sariketetan, eta, han-hemen tarteka sortzen zitzaion saioak tarteko, Almeneko taldeko gainerakoek bezala, plaza mordoxka egin zuen 1980ko hamarkadan. Ikasketak zirela-eta Iruñean egon zen egonaldian, berehala bildu zen Zaldiko Maldiko elkarteko bertsozale taldera, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte bi urtetan, 1987an eta 1988an.

Jendaurreko bertsogintzari 1989-90 inguruan utzi zion, buru-belarri mendiari eskeini zitzaonean hain zuzen. 1996ko Bertso Egunean (1996-01-27) jardun zuen azken aldiz jendaurrean: Aitor eta Jon Sarasuak "Fauna berri txiki bat bertso berritan" bilduman, eliteko mendigoizaletasunari eskainitako "Ursus tibetanus" bertso-sorta kritikoari erantzuteko berariaz jarritako bertsoak abestu zituen. Hauxe azkena:

Tza txa pa txa re Cho Oiu Kailas
Everest edo Satopan
negar ta amets dena egin dugu
mendi horien besotan
gure ametsa, ez munduari
ezer erakustekotan
baina kritika entzun behar da
lagun onenen ahotan
gure ametsa, ez munduari
ezer erakustekotan
eztabaidatzen segiko dugu
futbolean ta pelotan.

Gasherbrum II mendia jaistean (Hymalaia, Pakistan) hil zen, istripuz, 2000ko uztailaren 28an. Gogoratua izan da orduz gero. Andoni Egañak, 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean, bakarkako lanetako batean eskainiak dira, agian, gogoangarrienak. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsoaroaren baitako ekitaldi bat eskaini zion Iruñean, 2000ko azroaren 9an.

Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa sortu zuten 2001ean, Baltistan (Pakistan) aldeko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko eta bertan mendi-eskola sortzeko helburuak dituena. 2020an, bere heriotzaren urteurrenean, "Iñurrategi anaiak: mendiari bihotz emanak" komikia argitaratu zuen Susa argitaletxeak.

2024ko apirilaren 28an, Almeneko haur bertso-eskola haren sorreraren 50. urteurrenean, aitzindaritza aitortuz eta eskertuz, Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna antolatu zuen Aretxabaletan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Donostia, 1981

Publicaciones

Beste argitalpenak
Olasagasti, R.; Samuño, C. Iñurrategi anaiak: mendiari bihotz emanak (Susa, Komikia, 2020)