Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Moises Jaso

Datos personales

Nombre
Jaso, Moises

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Iruñean sortua, eta Gaintzan hezia. Aita herriko sekretario eta apaiz izan zen. Ez zuen soldaduskarik egin, seme bakarra zelako. 30 urtera arte baserritarra izan zen, handik Frantziara ihes egin behar izan zuen, eta bi urte geroago Irunera aldatu zen. Han, kale garbitzaile aritu zen Irungo Udalean lanean. Bertsotan, Tolosako ferian bazkalondoan bertsolariak entzunda zaletu zen, eta bera ere animatu zen bertsotan egitera. Herriz herri eta Nafarroako Txapelketetan kantatu zuen 60. eta 80. hamarkadan, eta 1964an finalera iritsi zen.

Bere esanetan, ez zen oso txapelketa zalea, txapelketetan sarri aritu bazen ere. Bere ustez, bertsolariak hiru bertso baino batzuk gehiago bota behar zituen onena zein zen jakiteko.