Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Piarres Lafitte
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Juez
Datos biográficos
- Biografía
- Beloke eta Baionan egin zituen ikasketak; 1924an apaiztu zen; Uztaritzeko apaizgaitegiko irakasle izendatu zuten (1926), eta bertan finkatu zen. Filosofia eta Letretan lizentziatua (1928). 1932an ezagutu zuen Aitzol, eta harreman estuak izan zituen ordutik euskal nazionalismoarekin. Aintzina aldizlkaria (1934) eta Herria astekariaren sorreran (1944) parte hartzu zuen. Bi hauetako Zuzendaria izan zen urte askotan. Euskaltzain oso izendatu zuten Lacomberen ordez (1949). Euskal Herriko Unibertsitateak "honoris causa" doktore izendatu zuen 1982an.
Gure Mendea (http://www.argia.com/mendea/pertso/85lafi.htm)
Zazpi urte zituela umezurtz geratu eta, Zuberoa aldeko ahaideekin hezi zen. Beloken eta Baionan ikasketak egin ondoren, kostaldeko hirian apaiztu zen. Uztaritzeko Seminarioan irakasle zela lortu zuen Tolosan hasitako lizentziatura.
Euskaltzaletasuna barneraturik zuen. Lafitteri, Euzkadi aldizkarian idazteko eragozpenik ez zuen Saint-Pierre apezpikuak piztu zion abertzaletasuna. Ondoren, 1932an, Eugene Goihenetxeren eskutik Aitzol ezagutu zuen. Hegoaldeko politikagintza hitzez eta ekintzez jarraitu zuen, EAJko ideietatik hurbil, 1933an, Euskal Herriaren alde programa politikoa idatzi zuen. Gerrak moztu zuen, muga topalekua bilakatzeko hasitako bidea. Hegoaldetik etorritakoei laguntzen jardun zen, II. Mundu Gerran mobilizatua, ondoren Erresistentziara pasa zen.
Antolatzaile aparta izaki, Ipar Euskal Herriko kultur agerpen gehienetan, guztietan ez bada, aurkituko duzu Lafitte. Aintzina hilabetekaria (1934-1937) Labegerie, Lartzabal, Legasse anaiak eta Xarritonekin batera martxan jarri zuen, azkenik, 1944an, Eskualduna desagertua ordezkatzera etorri zen Herria aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen. Egun, Ipar Euskal Herrian zabalkunderik handien duen kazetak, elizarekiko harremana mantendu arren, haize berriak ekarri zituen euskalgintzara, alta, ez Mirande onartzeko bezainbestekoak. Urte oparoak zituen Lafittek, ordukoak baitira, Monzon eta Sotaren laguntzaz abian jarritako Gure Herria kultur aldizkaria eta bere obra nagusitzat hartzen den "Grammaire basque" oinarrizko gramatika-liburua.
Euskaltzain osoa 1952az geroztik, gramatika eta hiztegintzaz gain, antzerkia, poesia, biografia eta entsegua landu zituen. EHUko honoris causa 1982an izendatu zuten. Hil zeneko urtean egin zioten omenaldiaren karitik argitara emandako liburua Lafitteren garrantziaren argigarria da. Ipar Euskal Herriko Atlas Linguistikoa egiten ari zela jaso zuen herioaren bisita.
Patxi Larrion