Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Datos personales

Nombre
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Nombre y apellidos completos
Larrañaga Mandiola, Gregorio
Nacimiento
1943 Larruskain + Larruskain < Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Nekazari eta fabrikako langile egin izan du lan. Soldaduska amaitu orduko (1967) Ameriketara joan zen osabarekin, artzain; sei urte eman zituen han. Amaren sendikoengandik jaso zuen bertsozaletasuna, eta bere kasa ikasi zituen bertso zaharrak. 60. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen, baina 80. hamarkadatik aurrera lortu zuen izena. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen. Bertsolaritza munduan aski ezaguna bada ere, esan daiteke, bertsolaritzatik haratago, Euskal Herri osoan izan dela pertsonaia ezaguna.

Bertsogintzaren gailurrean mugitu zen 1985-1995 bitartean, eta 1989tik 1993ra bitartean gutxi gorabehera plazarik gehientsuen egiten zituztenetarikoa izan zen. Etekinik onena ateratzen asmatu zuen bere bertso soilari, konplexutasun gabeari, eta bere gorpuzkera eta antzezpenenerako abilidadeari (bekain imintzioei batik bat). Euskal Telebistan programa bateko lankide izan zen aipatu garaian; halaber, bere irudi eta ahots karikaturizatuak erabili zituzten imitatzaileek Euskal Irratian ("Goizean behin" irratsaioan, Iñaki Perurena tolosarrak) eta Euskal Telebistan.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Markinan, 1960an, Abel Muniategi, Iriondo eta abarrekin.