Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Mixel Lekuona

Datos personales

Nombre
Lekuona, Mixel
Nombre y apellidos completos
Lekuona Ilardoi, Mixel
Nacimiento
1930 Biriatu + Biriatu < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Defunción
2013 Kanbo + Kanbo < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Promotor

Datos biográficos

Biografía
1930eko azaroaren 21ean jaio zen Biriatuko Agerre Bordan. 1954an apaiztu zen. Makeako (Lapurdi) erretore izendatu zuten 1976an, eta 27 urte egin zituen bertan (1976-2003). Apaiz izanda ere, baserriarekin eta artzaintzarekin lotura estua izaten jarraitu zuen. Gainera artzain eta laborarien alde lan handia egin zuen. Esaterako, Hazparneko (Lapurdi) Laborantza Eskolan kontularitzaz eta diruzaintzaz arduratu zen eta Berria kooperatiban ere parte hartu zuen.

Bertsozale porrokatua izanik, bertsolaritzaren alde lan handia egin zuen bere bizitza osoan. Bertsularien Lagunak Elkartearen (1980-08-18) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (1987) sortzaile, zuzendaritza kide eta bultzatzaile izan zen urte askotan. Bertso-saio eta bertsolaritzaren inguruko saio ugari grabatu ondoren, berak bildutako funtsa Xenpelar Dokumentazio Zentroan utzi zuen, denen eskura izan zedin. Bertsolaritzak Makean duen aisialdirako lekua ere berak bideratu zuen.

"Mixel Lekuona, artzainen artzain" liburua argitaratu zen 2008an, Joxemari Iriondok idatzi eta apailatuta, Mixel Lekuonaren biografia eta haren omenezko testuak bilduz, haien artean, Sabin Intxaurraga, Iñaki Murua, Pello Esnal, Imanol Lazkano eta Xabier Euzkitzerenak.

Kanboko Arditegia apaizen egoitzan zendu zen 2013ko irailaren 5ean.