Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Xabier Lete

Datos personales

Nombre
Lete, Xabier
Nombre y apellidos completos
Lete Bergaretxe, Xabier
Nacimiento
1944 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2010 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Seleccionador de temas
Dedicaciones
Creador de tonadas
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso zaharrak kantatzen hasi zen
kantaria / poeta

Datos biográficos

Biografía
Oiartzunen jaio zen 1944an. Kantaria, kantugilea, eta batez ere poeta handia da Lete. Ez Dok Amairu taldeko sortzailea, kontzientzia astintzailea, polemista, inkonformista, erosotasun guztien gainetik bere ideiak defendatu dituena eta lan ezberdin askotan beti kalitatezko maila eman duena. Frantziako 'chançon' berriaren eredua jarraitu du nagusiki. Bere eragina handia izan da euskal kulturan. Autodidakta erabatekoa, bai musikalki, bai literarioki, musiko handia izan gabe kantu zoragarriak egin ditu, Doctor Deseok, Mikel Laboak eta beste askok bertsionatu dituztenak. Bereak dira Euskal Herriaren ondare diren kanta asko: 'Izarren hautsa', 'Xalbadorren heriotzean', 'Nafarroa arragoa', 'Gizon arruntaren koplak', 'Euskalerri nerea' eta zenbat gehiago ez!

1968an atera zuen lehenengo disko txikia, lau kanturekin osatua, eta urte berean ere garrantzia izan zuen olerki liburu bat, 'Egunetik egunera orduen gurpillean'.

Gai ugari jorratu ditu bere kantagintzan eta poemagintzan: gai sozialak, politikoak, existentzialak, erlijiosoak, Euskal Herria hizpide izan du askotan... 1976tik aurrera, esate baterako, itxaropen politikoen garaian, Lete barrura begirako kanta pesimistak egiten hasi zen. Bere diskoen artean 'Kantatzera noazu' deiturikoa eredugarria da haren norabidea ulertzeko. 1978an utzi izon kantatzeari, geroztik beste hainbatetan egin duen bezala, itzuli eta joan.

Bereziki nabarmentzekoa da bertsolaritzan egin duen lana: Txirritaren bertsoak berreskuratu zituen Antton Valverde eta Julen Lekuonarekin batera, eta berriki bi mendetako bertsoen antologia erraldoi bat argitaratu du, '200 urte bertsotan' deiturikoa, zazpi diskotan barrena. Belaunaldi askorentzat ikerketa lana utzi du bertan.

Umorea eta dramatismoa nahasten jakin ditu, eta horrek entzulearekiko komunikazio zorrotz baten jabe bilakatu du Lete. Ahots indartsu eta apur bat urratuaren jabea, nostalgiaz zipristindu ditu bere kanta asko. Kultura diputatua ere izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Antzerkia ere landu du. Azken urteotan osasun arazoekin dabil eta kontzertu gutxi eskaintzen ditu. Bere sormen lana jasotzen duen azken diskoa 'Eskaintza' da, 1991ean argitaratua.

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
Biziaren ikusiak
Egunetik egunera orduen gurpilean. 1968
Urrats desbideratuak.
Zentzu antzaldatuen poemategiak
Argitaratutako grabazioak
Berrehun urtez bertsotan , 2001
Bertso eta kopla zahar eta berriak , 1974 (Lekuona, Valverde, Lete)
Txirritaren bertsoak , 1975 (Valverde eta Lete)
Ekoizpen oharrak
"Amairu taldearen sortzaile eta kide izan zen, taldea 1972. urtean desegin zen arte.
Kantari bezala, bide luzea egindakoa da, 1966an hasi eta 2001 urteraino. Euskal kantugintzan arrunt errotu diren kantu asko egin ditu, oso ezagunak. Azken lana, 200 urtez bertsotan bildumaren zazpi diskoak izan ziren. 2001. urtean Pagoarteren Hitzaren Kutxan R.M. Rilkeren poemen errzitaldia eman zuen."
(Bere prentsa dosierrean dagoen esku-programa batetik hartutako testua. 2004)