Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joxepa Madariaga

Datos personales

Nombre
Madariaga, Joxepa
Nombre y apellidos completos
Madariaga Irastortza, Maria Jose
Nacimiento
1963 Lazkao + Lazkao < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Gai-jartzailea
Dedicaciones
Organizador
Profesor/a de bertsolaritza
Seleccionador de temas
Promotor
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Txapelketa Nagusia, gai-jartzaile: 1993
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, gaijartzaile: 1995.
Gipuzkoako Herri arteko txapelketa, (Goierri-Ordizia taldean); 1999 .
Gipuzkoan batik bat, herri askotako jaialditan aritu da gai-jartze eta aurkezle lanetan 1990 hamarkadan.
Bertsolari Eguna eta Bertso Eguna, gai-jartzaile eta aurkezle: 1994, 1995, 1998 eta 1999.

Antolatzailea: Gerriko Kultur Elkartearen (hastapenetan, Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea) Antzarren bertso-paper bilketaren koordinatzailea; 10 urtez goiko edozein antzarrek, lazkaotarrek, parte har zezaken. Bildutako bertso-jarri sorta guztiak bildu, zuzendu eta argitaratzen ziren. Goierriko bertso-eskolako gazteen bat-bateko saioa antolatzen zen lanen banaketa egunean. 1991tik 2011ra antolatu zen.

Bertsolaritza irakasle: Lazkaoko ikastolako haurrei bi urtetan (1995-1996)

"Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso Eskola" bideo erreportajearen gidoilari-taldeko kidea Felix Irazustabarrena, Jexux Mari Irazu eta Jexux Muruarekin batera; ahotsa jarri zuenetakoa (1992)

Bertso-jartzailea: bertso-sortak argitaratu ditu Goierri aldizkarian. Horrez gain, bertso asko idatzi du bere gogoz edo jendearen enkarguz (ospakizunak etab.)

Datos biográficos

Biografía
1963ko azaroaren 3an jaio zen Lazkaon (Gipuzkoa). Euskal kulturgintza, euskalgintza eta herrigintza izan dira bere ekimen esparruak, eta elkarlana eredua.

Unibertsitate ikasketak egiten ari zelarik adiskidetu zen bertsolaritzarekin, ordura arte ez baitzuen oso gogoko. Donostiako Alde Zaharreko "Arrano Beltza" bertso-eskolan eman zuen izena, Josu Zelaia zen irakaslea, eta poliki-poliki bertso-giroan murgiltzen joan zen. Ikasketak amaiturik, Lazkaora itzuli zenean, Tolosaldeko Bertso Eskolan hasi zen. .

Gai-jartzaile eta aurkezle gisara, Tolosaldeko Bertso Eskolako lagunek bultzata, 1992ko martxoan aurkeztu zuen lehen jailadia Jexuxmari Irazurekin batera. Handik aurrera, presentzia handia izan zuen 1990ko hamarkadako bertso-plazetan: herrietako jaialdietan eta Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsolari Eguna, Bertso Eguna eta Txapelketetan. Emakume aitzindarietakoa izan zen eginkizun horretan. Hala aitortu zion Algortako Bertso Eskolak Ahobi saria emanez 2004an. Hamarkada honen hasieran utzi zion plazako jardunari, noiz edo noiz, han-hemen, bertsolaritza edo bestelako kultur adierazpen bateko ekitaldietan aurkezle gisara jardun bada ere,



Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Gai-jartzaile eta aurkezle: 1992-03-14, Tolosa, Beotibar, jaialdia, Jesus Mari Irazu lagun zuela.

Publicaciones

Argitaratutako grabazioak
"Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso Eskola" bideoa, Jai estudioa, Pablo dendaluze (1992)
Ekoizpen oharrak
Rodriguez, F.: Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa (tesi-laguntzaile)
"Aralar, Parke Naturala" liburuaren egileetakoa.
Goierritarra eta Goiberri aldizkarietako kolaboratzaile eta artikulu idazlea.
Zaldibiako Txanbolinteroak, txistulari taldeko partaide, atabal jotzaile (2010- ...)
Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, Kursaal (Donostia), 2023: aurkezle Kike Amonarriz lagun.