Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Jexux Murua
Datos personales
- Nombre
- Murua, Jexux
- Nombre y apellidos completos
- Murua Gorostidi, Jesus Maria
- Nacimiento
- 1959 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Promotor
- Dedicaciones
-
Organizador Promotor de bertso-eskola Profesor/a de bertsolaritza Seleccionador de temas Gai-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso Eskolako eragilea eta irakaslea: Tolosaldeko Bertso Eskolako arduradun eta irakasle (1984-1993; 1995-1996), Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako haurren bertsolaritza irakasle (2004-2006), Ikaztegietako helduen taldearen irakasle (2009-2010). Elkarteak Bertsogintzan, Goierri, Tolosaldea eta Urretxuko bertso-eskolek bertsolari gazteak plazaratzeko ekimena (1995-2000): antolatzailea eta koordinatzaile taldeko kidea.
Bertsozale Elkartea: 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolatzaile batzordeko kidea, antolaketa alorrean (1985-1986); Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sortzaile taldeko kidea; lehen langile liberatua (1987), geldi aldi batzuk tartean, 2008ko maiatzara arte jardun du ardura eta postu desberdinetan: kudeatzaile, proiektu arduradun, sail desberdinetako eragile, koordinatzaile orokorra ... Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da urte-tarte horretan 2009ra arte, Hedapen edo Sustapen sailetako arduradurarekin.
Antolatzaile: Bertsozale Elkartearen baitako proiektuak nabarmentzen dira: Bertsolari Txapelketa Nagusiak (1985-2009), Bertsolari eta Bertso Egunak (1987-1996; 2001-2004; 2007-2008), Ahotik Ahora ETB programarako saioak (1987-1988); Ari Naizela saioak (1993)... Horrez gain, nagusienak, Tolosaldeko Bertso Eskolak urrian antolatzen zuen jaialdia (1984-1996) eta Altzoko jaialdia eta bestelako hainbat saio (1983-...)
Gai-jartzailea: antolakuntza taldeko kidea den bertso-jailadietako gai-jartzaile taldean (Tolosa, 1984-1996 ; Altzo, 1983-...) eta beste saio solte batzuetako taldetan hartu ohi du parte. Salbuespen gutxi batzuk alde batera, ez da aurkezle gisa aritu izan.
Bertso-jartzailea: ez du inoiz lanik bidali lehiaketetara. Ingurukoei eskaintzeko bertsoak eta enkarguz egindako lan gutxi batzuk ditu. Altzoko Herri Eskolako ikasleek antzezteko idatzitako "Miel Haundi" eta "Altzoko Imaz Bertsolaria" bertso kontakizunak dira lan aipagarrienak.
Ikerlari, aztertzailea: Bertsolaritza Datu Baseko biografia atal berriaren fitxak osatzeko ardura izan zuen (1995). Joxe Agirreren bertsogintza aztertu zuen Joxe Agirre mozketaren maisua libururako antologia osatzeko (1999).
"Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso Eskola" bideo erreportajearen gidoilari-taldeko kidea Felix Irazustabarrena, Jexux Mari Irazu eta Joxepa Madariagarekin batera; ahotsa jarri zuenetakoa (1992)
Datos biográficos
- Biografía
- Altzon jaio zen 1959ko abuztuaren 18an, Berakoetxea baserrian. Bertsolaritzaren alor askotan jardun da. Etxeko giroan zaletu zen bertsotara, lagunarteak bultzatu zuen Tolosaldeko Bertso Eskolara, eta hemendik, tupustean, Bertsozale Elkartea izango zenaren sorreran parte hartzeko atea zabaldu zitzaion. Tolosalde Berreuskaldundu Dezagun elkarteak antolatutako bertso-eskolaren sorrerarekin batera hasi zen bertan (Lizardi Elkartea, 1984), Angel Mari Peñagarikano irakasle zela. Gero, 1985etik 1993ra bitartean, Tolosaldeko Bertso Eskola eratu berriko arduradunetakoa izan zen kudeatzaile, irakasle eta ekimen ugariren antolatzaile lanak eginez. Altzon antolatzen diren bertso-saio gehienen antolaketa taldeko kidea da 1983az gero.
Bertsolariek egin zuten deiari erantzunez, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak (EHBE) antolaturiko lehen Txapelketa Nagusiaren (1985-1986) antolatzaile taldean sartu zen, eta antolakuntza eta koordizazio taldeko kide izan zen Pello Aiesta eta Juanjo Uriaren abaroan. Txapelketa amaiturik, EHBEren egituraketa parte-hartze zuzena izan zuen Eratzaile Batzordeko partaide gisara, eta bertako lehen langile liberatua izan zen (1987). Harrez gero, ardura handiko zereginak izan ditu Bertsozale Elkartean: lehen urtetan, 1991ra arte, Koordinatzaile Orokorra izan zen eta, gero, Hedapen, Transmisio eta Ikerkuntza sailen ardurak tartekatu zituen. 2006aren hasieran Koordinatzaile Orokorraren ardura hartu zuen berriro, 2008ko maiatzera arte bete zuena. Jardun profesionala utzirik, borondatezko ekarpenak egiten jarraitu du. Informazio gehigarria, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 30. urteurreneko bideoa: http://tinyurl.com/nrr8m2h
Euskalgintzan txertatutako proiektuetan jardun du nagusiki 2008az gero, eta Garabide Elkartean, Tolosaldeko Komunikazio Taldean, Galtzaundi Euskara Elkartean eta Aarnzadi Zientzia Elkartean lan egin du koordinazio, antolaketa eta kudeaketa ardurak betez.
Euskal Filologian lizentziatua da formazioz.
Comienzos en el bertsolarismo
- Lehen plaza
- Antolakuntza: Bertsolari gazteen saioa, Altzo (1983)
Publicaciones
- Argitaratutako liburuak
- Agirre, Joxean eta Murua, Jexux. Joxe Agirre mozketaren maisua : bizitza eta bertsoak. Bertsolari, 1999
- Argitaratutako grabazioak
- "Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso Eskola" bideoa, Jai estudioa, Pablo Dendaluze (1992)
- Beste argitalpenak
- Miel Haundi: bertso kontakizuna, 2005
Altzoko Imaz bertsolaria : bertso kontakizuna, 2006 - Argitaratugabeak eta azterlanak
- Elortza Igor, Sukia Xabier eta Murua Jexux. "Bertsolaritzaren hedapena eta sustapena XXI. mendean : bertsolaritza hedabideetan : tratamendua eta bertso-sarea", Euskal Kulturgintza transmisioa graduondoa, amaierako lana, 2008