Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Fermin Olaskoaga

Datos personales

Nombre
Olaskoaga, Fermin
Nombre y apellidos completos
Olaskoaga Ortiz, Fermin
Nacimiento
1941 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Recopilador de documentos
Dedicaciones
Organizador
Jarduerei buruzko azalpenak
Biltzailea: Bertso liburu, grabazio, bertso eta dokumentuak biltzen jardun zuen.
Antolatzaile: epaileen puntuazioak tratatzeko lehen programa informatikoa egin zuen; 1989, 1993 eta 1997ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusitan, eta 1991 eta 1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa nagusitan idazkarien laguntzailea izan zen, informatikari lanetan.
Joanito Dorronsorok 1995ean atondutako Bertso doinutegian ere, doinuak antolatzeko informatikari lanak egiten aritu zen.
Kutxako langile zela 1984ko Xenpelar Saria antolatzen jardun zuen.

Datos biográficos

Biografía
Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1941eko azaroaren 4an. Herrian bertan lehen ikasketak egin ondoren Donostiko seminarioan osatu zuen oinarrizko hezkuntza garaia. Ingeniaritza teknikoa eta irakasle-ikasketak egin zituen ondoren.

Gipuzkoa-Donostia Kutxako langile zela, Errenteriko Xenpelar etxeko arduraduna izan zen 1983-1990 urte bitartean. Urte horietan, erakusketa eta hitzaldiak antolatzearekin batera, bertsolariei buruzko liburuak, grabazioak eta egunkari-zatiak biltzen eta sailkatzen hasi zen Kutxaren babespean. Bertsolaritzan espezializatutako biltoki publiko baten beharra aurreikusi zuen lehenetarikoa izan dela esan daiteke. 1984ko Xenpelar bertso idatzien saria antolatzen ere aritu zen.

Xenpelar etxe hau izan zen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko (EHBE) Xenpelar Dokumentazio Zentroaren (XDZ) lehen egoitza, eta Ferminen bitartekaritza funtsezkoa izan zen Kutxa eta EHBEren arteko lankidetza hitzarmena gauzatzeko. 1991an hasita, han hasi zen gorputza hartzen XDZ proiektua, eta Ferminek osatutako bildumak eta EHBEk zekarrenak osatu zuten lehen funtsa. Bizitokia eta izena eman zizkion EHBEren proiektuari Xenpelar bertsolariaren etxeak. Garai hartan, Errenteriko bertso eskolak ere egoitza honetan zuen biltokia.

Hurrengo urteetan Kutxako informatika departamentuan lanean jarraitu zuen. Berari zor zaio ere, Txapelketa Nagusiko puntuazioak ordenagailuz emateko lehen programa informatikoa. 1989 eta 1997 urte bitartean, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietako hainbat saiotan informatikari lanetan aritu zen idazkarien ondoan.

Bestalde, 1995 urtean Joanito Dorronsorok Bertso doinutegia antolatu eta argitaratzeko oinarri informatikoa Ferminek garatu zuen.

Erretiroa hartu ostean ere, agiritegi historikoak arakatzen, dokumentazioa antolatzen eta dibulgazio lanetan aritzen da. Besteak beste, genealogian eta leinuen ikerketa eta zabalkundean lan oparoa egina du.

Publicaciones

Beste argitalpenak
https://www.hondarribia.eus/eu/hondarribiko-leinuak-abizenak

Hondarribiko kaleak / Luis Mari Elosegi, Fermin Olaskoaga, Jose Ramon Gebara (2024)
Argitaratzailea: Hondarribia : Hondarribiko Udala, L.G. 2024

Hondarribiko baserriak / Fermin Olaskoaga, Koldo Ortega, Jose Ramon Gebara (2003)
Argitaratzailea: Hondarribia : Hondarribiko Udala, L.G. 2003

Gure patriarkak / Fermin Olaskoaga (1993)
Argitaratzailea: Hondarribia : Hondarribiko Udala, 1993