Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Iñaki Sarasua

Datos personales

Nombre
Sarasua, Iñaki
Nombre y apellidos completos
Sarasua Maritxalar, Iñaki
Nacimiento
1965 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1981 (bat-batean finalista); 1982 (bat-batean txapeldunorde)
Artxanberri eta Patxi Errota (Zaldibia): 1983 (finalista)
Lizardi saria (Zarautz) : 1983
Leniz bailarako bertso txapelketa (Eskoriatza, Apotzaga): 1984

Datos biográficos

Biografía
Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1965eko martxoaren 17an familia euskaldun eta euskalzale batean. Joxemari Sarasuaren eta Mertxe Maritxalarren sei semeetan zaharrena da; anaiak ditu Jon eta Aitor Sarasua bertsolariak. Loramendi Ikastolan (Aretxabaleta) eta Almen Ikastolan (Eskoriatza, Gipuzkoa) egin zituen batxilerra amaitu arteko ikasketak; apaiz ikasketak egin zituen gero, eta 1986an eman zituen Marianisten kongregazioan sartzeko lehen botoak, Zaragozan (Espainia), eta handik bost urtera, 1991n, betiereko izendapena jaso zuen, Gasteizen. Marianisten Espainiako Probintziako Nagusi izendatu zuten 2019ko irailean, 2019-2024 aldirako; aldia amaitzear, beste hiru urterako berretsi dute karguan.

Almen ikastolan Joanito Akizuk, Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek abiatu zuten bertso-eskola aitzindariko lehen taldeko kidea izan zen bere anaia Jon eta Aitor, Arantzazu Loidi, Jon Iñaki Izartzelaia, Felix Iñurrategi, Luis Mari eta Jenaro Gabilondo anaiak, Danel Goikolea eta beste hainbatekin batera. Talde horrek egin zuen ibilbideari jarraitu zion: Almen ikastolako geletatik Apotzagako Hauzo Etxe elkarteko bertso-eskolara lehenik, jendaurrera ohitzeko bertso zaharrak kantatuz herriz herriko ibilia gero, eta, azkenik, bat-baterako jauzia Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Bere taldekidek bezala, lehen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan (1981) kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean bat-batean, handien mailan, eta finalera heldu zen. Hurrengo urtean, bigarren eta azken parte-hartzean, txapeldunordea izan zen Xabier "Euskitze"ren atzetik. Garaiko beste sariketa batzuetan (Artxanberri eta Patxi Errota, Lizardi saria, Leinzko txapelketa, ...) hartu zuen parte urte horietan, baina ikasketekin hastean aldendu egin zen plazako jardunetik. Gero, bizitza erlijiosoa aukeratzeak Euskal Herritik kanpora eraman zuen eta erabateko etena suposatu zion horrek. Bertsoak idazteko ohiturari eutsi dio "Eta kanta erlijiosoen hitzak konposatzeko garaian ere - sarri eta gustura egiten dudan lana duk - hau bentaja ederra sumatzen diat".

2024ko apirilaren 28an, Almeneko haur bertso-eskola haren sorreraren 50. urteurrenean, aitzindaritza aitortuz eta eskertuz, Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna antolatu zuen Aretxabaletan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.