Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joxe Mari Sorozabal "Asteasu"

Datos personales

Nombre
Sorozabal, Joxe Mari "Asteasu"

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Larraul eta Asteasu artean dagoen Portale baserrian jaioa.

XIX. mende bukaera aldera Gipuzkoako Foru Aldundian basozain bezala lanean hasi eta Donostiara joan zen bizitzera. Bertan ezkondu eta seme bat izan zuen, Pablo Sorozabal musikaria.

1927 inguruan Regal diskoetxeak argitaratutako "Bertso berriak, por Asteasu y Txirrita" grabazioari buruzko informazioa ikertzean, "Asteasu" bertsolaria Pablo Sorozabalen aita izan zitekeela aztertu zen:

"Badirudi bertsolaritzari buruz argitaraturik dagoen lehenengo diskoa dela, baina “Asteasu” nor den ez dago argi: Pello Errota bertsolaria izan daiteke, saio askotan Txirritaren bikotea izan omen zelako. Baina data arazo batzuk daude: Pello Errota 1919an hil zen eta gainera Columbia diskoetxea 1923ko abuztuan ezarri zen Donostian (marka zenbakiaren arabera, disko hau ezin da 1927 baino askoz zaharragoa izan). J. Landabereak beste teoria bat dauka: Asteasu Pablo Sorozabalen aita izan daitekeela: "Mi vida y mi obra" autobiografian Pablo Sorozabalek esaten du bere aita bertsolaria zela eta “Asteasu” edo "Porthale" deitzen ziotela. Kuriosoa da bertsolari honi buruz erreferentziarik ez aurkitzea eta horregatik pentsa daiteke bertsolari amateurra izatea. Pablo Sorozabalen aitak tabernetan eta abar abesten omen zuen; ezaguna zen bere inguruan, nahiz eta bertso-paperik ez argitaratu. Bestalde, Pablo Sorozabalek Columbia diskoetxearekin harremanak izan zituen eta Regal zigiluko lehenengo diskoak 1923koak dira. Gabriel Olaizola, Donostiako Orfeoia edo Esnaola bezalako bertako musikagileen obrak argitaratu ziren garai honetan."

Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak ondoren egindako ikerketa baten disko horretako "Asteasu" bera izatea baztertu zuten, eta Jose Migel Bitoria Agote "Anbuerri" edo "Aranburu Berri" zela argitu zuten:

"Anbuerri. Aranburu Berri, nahiago bada. Asteasuko Aranburu Berri baserrian 1887an jaiotako eta 1931n hildako Jose Migel Bitoria Agote. Asteasu y Txirrita diskoko Asteasu. Txirritari berari txapelketetan aurre hartu izan zion bertsolaria. Berdekeriak kantatu zalea. Bertsoak jartzen dirua ugari egin omen zuena. Asteasu ezizenez ageri da Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen diren Antonio Zabalaren agiri argitaragabe batzuetan. Halaxe izendatzen du Manuel Olaizola Urbieta Uztapide-k ere bere liburuan."

Iturriak:
- Landaberea, Jaione. Bertsolarien lehenengo grabazio komertziala. In: Oarso aldizkaria, 47 zk., 2012. http://www.errenteria.net/eu/ficheros/57_18612eu.pdf
- Lerena Gutiérrez, Mario. Pablo Sorozábal Mariezkurrena. In: Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2010. Hemendik berreskuratua: http://www.euskomedia.org/aunamendi/109600
- Atxaga, Bernardo. Portale. In: Musikaldi 2011. http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/91/01/39101.pdf
- 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. https://www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121