Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Ane Labaka Mayoz
- Info.
- Versos improvisados
- Versos no improvisados
- Aldizkakoak
- Grabaciones
- Escuelas de bertso
- Prensa
- Biblioteca
Datos personales

- Nombre
- Labaka Mayoz, Ane
- Nacimiento
- 1992 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
Datos biográficos
- Biografía
- Sormen eremu ugari lantzen dituen arren, bertsolaria eta idazlea da, batik bat. Lau emakumez osatutako Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea da, eta idatzizko hainbat hedabidetako kolaboratzailea.
Gasteizen Euskal Ikasketak burutu ondoren, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak izenekoa egin zituen, hurrenez hurren, Donostian eta Leioan. Hainbat ikerketa ondu ditu bertsolaritza eta genero-ikuspegia uztartuz, batez ere umorearen inguruan ardaztutakoak. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (UEU) liburua koordinatu zuen 2019an Miren Artetxerekin batera eta 2021ean Algara mutilatuak (Lisipe, Susa) saiakera argitaratu zuen.
Ezpainetakoa (Erein) album ilustratua eta haurrentzako Totototo (Elkar) ere idatzi ditu, besteak beste, eta "Erradikalak gara" eta "Erradikalak ginen" ikuskizunen sortzailea ere izan zen, Beatriz Egizabalekin batera.
14 urte inguru zituela hasi zen bertsotan eta ordutik plazaz plaza dihardu. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen.