Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joakin Arregi "Txe"

Datos personales

Nombre
Arregi, Joakin "Txe"
Nombre y apellidos completos
Arregi Goenaga, Joakin
Nacimiento
1953 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2023 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Juez
Dedicaciones
Seleccionador de temas
Bertsolari
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, epaile: 2017
XILABA, epaile: 2008, 2010, 2012, 2014 eta 2016
Bertsulari Gazteen Xapelgoa, epaile: 2008, 2009, 2012,2013,2018 eta 2021
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa, epaile: 2012 eta 2013
Hernandorena Saria, epaile: 2007, 2009 eta 2010
Bertsolari gisara: Ordiziko sariketa, 1971. Txapelduna.
Bertso-jartzaile gisara, argitaratu dituen batzuk: ”Karibetik Kantaurira” bertso liburua (Gaztelupeko hotsak, 2003); "Kariben eta Kantaurin amets bat dabil itzulka" sorta (Bertsolari aldizkaria, 117. alea, 2020).

Datos biográficos

Biografía
Zizurkilen jaio zen 1953an, Aundi baserrian. Venezuelara joan zen 1981ean eta 2005ean itzuli zen ia 25 urte erbesteratuta bizi ondoren, eta Hendaian bizitu da orduz gero.

Bertsolari gisara, Ordiziako sariketan estreinatu zen jendaurrean kantuan, 1971an, eta berak jantzi zuen txapela. Bere hitzetan, ez zuen halere plazaz plaza askorik jarduterik izan; Jexux Artzallus eta Andoni Zelaia zituen ohiko kantukideak, baina aritu zen Inaxio Iguaran, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano eta Millan Telleriarekin ere, besterik beste. Erbestealdiak guztiz eten zuen bere jendaurreko jarduna.

Bertso jarrietara bideratu zuen bere zaletasuna Venezuelan. Koldo Izagirre idazleak bultzatu eta lagundurik, "Karibetik Kantaurira. Paper hotsak" liburuan bildurik argitaratu zituen horietako asko (Gaztelupeko hotsak, 2003).

Euskal Herrira itzuliz gero epaile gisara egin du bere ekarpen behinena, nagusiki Iparraldean.

Hendaian hil da 2023ko martxoaren 28an.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Ordiziko sariketa, 1971.