Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Luzio Gabiria
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Organizador
- Dedicaciones
-
Fundador de bertso-eskola Grabador de bertsos Seleccionador de temas Juez Gai-jartzailea Bertsolari del pueblo - Jarduerei buruzko azalpenak
- Antolatzailea: Galeperra Elkarteko saria, 1961-1967 (Zumarraga); Osinalde saria, 1971-... (Gabiria).
Epailea: Loiola Herri Irratiko sariketa, 1962; Zepai Saria (Idiazabal) 1971, 1972, 1973, 1974, 1975 eta 1977; Xenpelar saria (Errenteria), 1979 eta 1980.
Bertso idazlea: Zumarragako ereserkia (1967)
Datos biográficos
- Biografía
- Gabiriako Bekoetxe baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1923ko apirilaren 22an. Lanak ekarri zuen Zumarragara; Foru Aldundiko langilea zen eta herri horretara bidali zuten 1957an. Gero Aurrezki Kutxa Probintzialean lan egin zuen, bulegoa ireki zenetik jubilatu zen arte.
Bertsolari sena zuen eta jarduten zen lagunartean eta inguruetan; Aztiria auzoko jaietan kantatu ohi zuen, eta berak irabazi zuen 1973ko ekainaren 23an, Euxebio Igartzabal omentzeko Gabirian jokatu zen herriko bertsolari txapelketa.
Benetako arrastoa, ordea, antolatzaile edo sustatzaile bezala utzi du. Zumarragan hasi zen bertsolaritza ereiten. 1961ean, Galeperra elkarteko zuzendaritzako kide zelarik hasi zen lehenengo bertso-afariak antolatzen, gazteentzat, txapelketa ukituarekin: ordura arte bertsolariak gehienetan binaka eta gai jartzailerik gabe aritzen ziren eta Galeperrakoa izan zen bertso afarian artean lehenengoetakoa ezaugarri horiekin; inguruko bertsolariek parte hartzen zuten eta epai mahaikideak Joxe Lizaso eta Lazkao Txiki izaten ziren. 1961etik 1967ra bitartean antolatu ziren zazpi ekitaldietan bertsolari askok hartu zuten parte: Zaldibiako Patxi Iraolak, Gabiriako Euxebio Igartzabalek, Segurako Jesus Imazek, Telleriarteko Patxi eta Agustin Belokik eta Brinkolako Jesus Alberrok, Bittor Agirrek eta Iñaki Azarolak, besteak beste. Galeperra elkarteko zuzendaritza aldatu zenean, sartu berriek bertso lehiaketarekin ez jarraitzea erabaki zuten.
Gabiriatik, sorterritik, heldu zitzaion Galeperrako lanari jarraipena emateko aukera. Euxebio Igartzabal eta lagunak Osinalde sariketa antolatzen hasi ziren 1971ean, eta txapelketa hartan laguntzen hasi zen, gaiak jarriz edo epaimahaiko moduan.
Erreferentziazko pertsona bilkatu zen bertso munduan, eta 1960-70ko hamarkadetan hedatzen hasi ziren bertsolari gazteen sariketa askotako epaile izan zen: Loiola Herri Irratia, Idiazabalgo Zepai, Errenteriako Xenpelar, Añorgako Orixe sariketetan, esate baterako. Gai-jartzaile gisara ere aritu zen, jaioterrian eta Zumarran batik bat, baina baita horietatik kabnpo ere, Aizpurutxoko eta Zeraingo saioetan esaterako.
Urretxu eta Zumarragako lehen bertso eskola jarri zuen abian Juan Mari Balentziaga lagunarekin batera 1970ko hamarkadan.
Fernando Aire "Xalbador" bertsolariari, 1967ko Txapelketa Nagusiko finaleko txistualdiaren ondoren, omenaldia antolatu zion Luzio Gabiriak, Zumarragan, 1967ko abenduaren 10ean.
Bertso biltzailea ere izan zen, saio ugaritan ibili zen magnetofoiarekin grabatzen Laura Pikasarri emaztea lagun zuela.
Luzio Gabiriarenak dira Jesus Gonzalez Bastida konpositoreak egindago Zumarragako Ereserkiaren hitzak. 1967ko tanborradan plazaratu zen lehen aldiz «Zumarraga, herri maite…».
1986an zendu zen 63 urte zituela.