Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Igotz Alkorta

Datos personales

Nombre
Alkorta, Igotz
Nacimiento
1984 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Gai-jartzailea
Dedicaciones
Organizador
Presentador
Locutor de radio de bertsos
Periodista especializado en bertsolarismo

Datos biográficos

Biografía
Zizurkilen (Gipuzkoa) jaio zen 1984an, eta bertan bizi da. Ikus entzunezkoetan lizentziatua, Euskadi Irratiko kazetaria da 2006az geroztik. Aiurri aldizkarian eta Txolarre irratian ere jardun zuen 2000ko hamarkadan.

Herriko festetan, Zizurkilen, igo zen lehen aldiz oholtzara aurkezle eta gai-emaile lanak egitera. 2002 urtea zen. Handik aurrera, jaialdi horretako gai-jartzaile taldeko kidea ez ezik, hogei urtez, 2021era arte, bera izan da gai-emailea eta aurkezlea. Horrez gain, 2008an Txolarre tokiko irratiaren alde Tolosako Iurre auzoko elkartean berak jarritako saioa osatu zuenetik, lauzpabost saiotako gai-jartzaile lanak egin izan ditu.

Bertsozale elkartean Gipuzkoako zuzendaritzako kide izana da eta 2011an Gipuzkoako txapelketako antolatzaile taldeko kide izan zen. 2017an, Gipuzkoako herriarteko txapelketan, Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) taldeko gai jartzaile gisa aritu zen. 2024ko Gipuzkoako Bertsolari txapelketako gai-jartzaile taldeko kide da eta lehen aldiz txapelketa honetako aurkezle eta gai-emaile lanak egin ditu.

Aiurri aldizkarian eta Txolarre irratian (Ataria irratia 2013tik) bertsolari txapelketan jarraipena egin izan du. 2010ean, Txolarre irratiko lankide zelarik, urtarrilean Leidor zineman antolatzen den bertso-jaialdia antolatzen hasi ziren; beren eskutik antolatu zen 2013 urtera arte, lau urtez; Tolosaldeko Atariak eman dio jarraipena bertso-jaialdi arrakastatsu honi.