Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Mari Luixa Erdozio

Datos personales

Nombre
Erdozio, Mari Luixa
Nacimiento
1846 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Defunción
1925 Donibane Lohizune + Donibane Lohizune < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
1846eko urriaren 13an Azkainen sortua, lanbidez laboraria izan zen Azkaineko "Patinenia" etxaldean eta azkenik Donibane Lohizuneko Fargeot auzoan. Bat-bateko bertsolaria, hainbat sariketetan irabazle ere izan zen. Sei seme-alaba izan zituen. Donibane Lohizunen hil zen 1925eko abuztuaren 29an.

Bere izenaren aldaerak agertu dira: Patri Urkizuk Lore Jokoen inguruan egindako bilketa lanean, Maria Luisa Osorio bezala agertzen da; eta Beñat Soulek egindako lanean, Mari Luixa Erdozio bezala jasota dago.

Bi aldiz irabazle izan zen Antton Abadiak antolatutako Lore Jokoetako bat-bateko sariketetan: 1869an (Ibarrartekin batera) eta 1875ean (Etxetorekin batera). Saridun ere izan zen 1884an, 3. postua lortuta.

1875eko sariketan saio bikaina egin zuen: "Bertsu emanaldi bikaina egin bide zuen 1875an M. Etchetorekin gaia zutela: "gerlara zoan gizon gazte (Etcheto) baten adioak bere andregaiari (M. L. Erdozio)". Entzuleetan zegoen De Chambrun andereak sari berezi bat eskaini zion bukaeran azkaindar emazteari" (Soule, 2011).

Irudia: Txakur Gorria

Iturria:
- Soule, Beñat. "Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez". Bilbo: Erroteta; Euskaltzaleen Biltzarra, 2011
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4007/1/03011059.pdf