Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Josu Txoperena Iribarren

Datos personales

Nombre
Txoperena Iribarren, Josu
Nombre y apellidos completos
Txoperena Iribarren, Josu
Nacimiento
2002

Datos biográficos

Biografía
Josu Txoperena Iribarren 2002an Hendaian sortu zen bertsolari gaztea da. 8-9 urterekin hasi zen bertsotan etxeko giroak lagunduta. Izan ere, bere arrebak Kristine eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak dira eta bere lehengusua den Aimar Karrika izan zen bere bertso eskolako irakaslea Josuren bertsolaritza hastapenetan. Gaur egun Lesakan (Nafarroa) bizi da eta Bortzirietako bertso eskolan parte hartzen du. XILABA bertsolari txapelketan hiru aldiz hartu du parte, behin banaka (2021) eta bitan taldeka (2019 eta 2023). 2019ko edizioan txapeldun izan zen Maddi Ane Txoperena, Gorka Artetxe eta Miren Artetxerekin batera. Bertsolaritza irakaslea ere bada, Bertsularien Lagunak elkartean.