Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Agustin Basterretxea

Datos personales

Nombre
Basterretxea, Agustin
Nacimiento
1700 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Defunción
1764 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
"Lekeition jaiotako euskal idazle hau (1700-1764) Jesusen konpainiako kide eta teologi eta filosofi irakasle izan zen. Urduña eta Lekeitioko komentuetan nagusi eta Bizkaiko herrietan zehar misiolari ibili zen urteetan. Hiru liburu idatzi zituen bertsoz: Guisonaren acabuco lau gausac, Anima penitente baten negarrac eta Jesucristo gueure Jaunaen pasinoia eusqueraco versuetan."
[Elhuyar Hiztegi Enziklopedikoa-tik jasoriko datuak].

"Bartolome Olaetxeak, Arteagan jaiotako abade idazleak, liburu hau idatzi zuen: "CRISTINAUBEN DOTRINIA D. Bartolome Olaetxea. Bilboko Hospitale Santuco Erretoriac, Laukarizko Cura zanian, jai domeketan espliquetan evan lez". Liburu hau literatura erlijiosoan garrantzi handikoa izan zen eta hain zuzen bertan jasotzen ditu Agustin Basterretxearen Pasioko bertsoak eta Errosarioko misterioak.
(...)
Jesukristoren Pasioaren bertso sorta luze hau oso zabaldua izan zen Euskal Herrian, Hegoaldean behintzat. Kardaberazek gipuzkerara egokitu zuen. Neurria ere ohartzeko modukoa da: hamar-zortzi + hamar-zortzi+bost-bost+zortzi, hiru zortiek batera eta bi bostek bestera errimatzen dutelarik. Kristau izan ala ez, pasioaren kondaira dramatikoa oso ondo eramana dagoela aitortu behar. Ez da, beraz, harritzekoa baladak-eta hain maite zituen herriak bertso hauek, fedez aparte ere, gogoz kantatzea."
[Xabier Amuriza. Bizkaiko bertsogintza II. 43. eta 54. or.]

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Jesukristori kendu ezkero [X. Amuriza. Bizkaiko bertsogintza II. 43. or.]