Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Juan Inazio Begiristain

Datos personales

Nombre
Begiristain, Juan Inazio
Nombre y apellidos completos
Begiristain Barandiaran, Juan Inazio
Nacimiento
1953 Aia (auzoa) + Aia (auzoa) < Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2002 Aia (auzoa) + Aia (auzoa) < Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Juan Inazio Bigiristain Ataungo Aia auzoko Iberondo baserrian jaio zen 1953ko abenduaren 1ean. Sei senidetatik zaharrena zen. Iberondo baserria 600 metrora dago, baina askoz ere gorago, Aralarren, igarotzen zituen Juan Inazio artzainak udako hilabeteak.

Aita eta osaba zituen bertsozaleak etxean eta irratia lagun zuela ikasi omen zuen bertsotan. Dozena bat urterekin kantatu zuen autobusean, Hondarribira bidean, Lekuona apaizak zirikatuta, bere lehen bertsoa eta oso gazterik hasi zen koplari ere. Lagun artean eta txapelketatan hartu zuen parte. Hala, hogeita lau urte zituela, Gabiriako Osinalde saria irabazi zuen, eta Artxanberri nahiz Xenpelar sarietan finalista izan zen. Txapelketa Nagusian eta Gipuzkoakoan ere hartu zuen parte, eta txapelketei dagokienez, azkenekoz 1999ko Herri Arteko Txapelketan kantatu zuen, Goierriko Taldearekin.

Bertsozale askok Victoria Eugenian 90eko hamarkadan egin ziren bertsoleri egunetan ezagutu zuten Begiristain, Goierriko Taldeak egiten zituen umorezko show haietan, hain zuzen ere. Juan Inaziok, edozein pertsonaia egiten zuela ere, barre eginarazteko dohain ikaragarria zuen.

Honela deskribatu zuen Mikel Mendizabalek Juan Inazio Begiristain: "Oso leiala zen, adiskidetasuna esitmatzen zekiena. Ahots ederra zuen eta etorria ere bai. Bertsolari joria zen, erraz hasi eta errazago segitze nzuena, eta ustekabeko handiak ematen zituena".

Iturria: "Juan Inazio Begiristain oroituz. 2002ko azaroaren 8a"

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Gabirian, 1973an, Osinalde sarian.