Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Julen Bernaldo de Quirós
Datos personales
- Nombre
- Bernaldo de Quirós, Julen
- Nombre y apellidos completos
- Bernaldo de Quiros Royo, Julen
- Nacimiento
- 1998 Iruñea + Iruñea < Metropolialdea < Iruñerria < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
Datos biográficos
- Biografía
- Biokimika eta Biologia Molekularreko gradua eta Mikrobiologiako masterra egin zituen EHUn, baita Euskal Ikasketetako gradua ere, EHUn. Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterra ere burutu zuen. Egun, Bigarren Hezkuntzako Euskara irakaslea da.
24 urterekin iritsi zen bertsolaritzara. Idoia Granizo izan zuen klasekide Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterrean, eta han, Idoiak NUPeko bertso eskola birsortzen ahalegin du zen. Horrela, hasi zen beste zenbait lagunekin bertso eskolan, tartean zen Peio Ardaiz.
Bertsolari hasiberrioi plaza emateko Bertx[h]ori Sariketako lehenengo edizioa antolatzen aritu zen, 2023an; eta bertan egin zuen lehenengo plaza.
Ikasturtea amaitzean bertso eskola desegin zen. Baina, Peiok eta biek Irurtzungo bertso eskolara joaten hasi ziren. Han topatu zituzten Joana Ziganda, Jabi Lezaun, Mikel Lasarte, Mintxo Astiz, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza, Endika Legarra, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta abar.
2024an Irurtzungo bertso eskola Iruñerrira lekualdatu zen, eta azkenean, aipatu taldea Barañaingo bertso eskolaren parte bihurtu zen. Han kide berriak ezagutu zituen: Patxi Bueno, Aritz Goikoetxea, Jon Díez eta beste.
Batik bat testuinguru informaletan aritzen da bertsotan:, Bertx(h)ori, Barañaingo kopla txapelketa, Pikuxar Elkarteko bertso tramak, Izeta Saria, Txantreako bertso-afari ero batean eta NBTko sailkatze saioa,
Horrezaz gain, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kide izaki, hainbat bertso afari antolatu ditu, EHEren eskutik ere bai.
