Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Alejandro Larrañaga
Datos personales

- Nombre
- Larrañaga, Alejandro
- Nombre y apellidos completos
- Larrañaga Iparragirre, Alejandro
- Nacimiento
- 1942 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Recopilador de documentos
Datos biográficos
- Biografía
- Azkoitiko Kukuerri bailarako Larrumeundi baserrian jaio zen 1942ko ekainaren 23an. Martin Larrañaga Odriozola "Larrumeko Markesa"ren biloba da, eta Martin Larrañaga Guridi "Larrumeko Martin"en iloba. Xabierrera joan zen ikasketak egitera hamar-hamaika urte zituela. Honek, oso pertsona garrantzitsua bilakatzen du, gakoetakoa, AUSPOA bildumaren historian. Antonio Zavalaren “Auspoaren auspoa, hitzaldiak/conferencias, IV” (Auspoa 300) liburuko pasartea da honakoa (50 or.):
"(...) Ni euskal alderdira bultzatu ninduana gertaera bat izan zan, batik-bat. Xabierrera joan eta eskolak ematen jarri ninduten. Mutikoen artean bazan azkoitiar bat, baserriko semea. Amabi bat urte izango zituan arek, baiña ordurako ere bertsozaletuta zegoan. Etxeko kanta-papelak sarritan aitatzen zituan, beintzat.
Ala, Gabonetako oporretara joan aurretik, eskaera bat egin nion: ea bueltakoan etxeko kanta-papelak ekarriko zizkidan. Oporrak bukatu ziranean, illundu eta gero, gu antxe geunden zai, autobusak mutiko-karraio noiz etorriko. Iritxi ziran, bada, eta alakoren batean, emandako enkarguaz ni erabat aaztuta nengoala, oiu bat etorri zan autobus aietako leio batetik nere belarrietara: "Ekarri ditut!". Etxeko kanta-papelak ekarriak zituala, alegia.
Orduan ez nintzan iñola ere oartu. Baiña gaur burua atzera jiratu eta ikusten dedanez, 1954-ko Errege bigarrenaren edo irugarrenaren illuntzean Xabierko gazteluaren oiñetan entzun zan oiu orrek eman zion asiera nere bertso zaar biltzeari.
Mutikoak ekarritako bertso-paperak ogei ta bost bat izango ziran. Aiek ziran, bai, nik umetan Tolosako Zerkausian saltzen ikusten nituanak. Besterik gabe, erderaz “regla de tres” esaten dana egin nuan: baserri batean au baldin bada, Euskal Erri guzian zer izango ote da?"
Antonio Zavalak aitortza argirik inoiz egin ez bazuen ere, Alejandro Larrañaga Iparragirre, lagunartean "Ali" deitua, da mutiko hori. Antonio Zavalak etxean zituzten bertso-paperak eskatu zizkion eta baita Alejandrok han zutena eman ere. Osaba Martin Larrañaga Guridik, "Larrumeko Martin"ek, han-hemen erosi eta jasotako bertso-paper sorta hori izan zen nonbait Auspoa liburuen hasierako txispa. Alejandroren testigantza hau jasoa dago Laxaro Azkunek "Larrumeko Martin"i buruz egindako iker-lanean (2023), eta baita Joxemari Iriondok Alejandro berari egindako elkarrizketa batean ere (2009).